UDALAREN JARDUERA EGIAZTATZEN DUTEN ZIURTAGIRI ELEKTRONIKOAK
INTENETEKO ATARIA ETA EGOITZA ELEKTRONIKOA
Udalaren Interneteko atarian eta egoitza elektronikoan argitaratutako eduki guztien egiazkotasuna eta segurtasuna bermatzeko, eta egoitza horretatik lor daitezkeen dokumentuen legezko baliozkotasuna bermatzeko, Udalak hainbat ziurtagiri elektroniko erabiltzen ditu.
Zerbitzari estandarraren ziurtagiriek komunikazio seguruak ezartzeko aukera ematen dute eta Web zerbitzua dagoen domeinuaren izenaren identitatea bermatzen dute. Zerbitzari-ziurtagiriak dituzten webguneek pribatutasuna ziurtatzen dute komunikazioan, iruzurrak saihesten dituzte eta, beraz, erabiltzaileen konfiantza areagotzen dute.
Egoitza elektronikoaren autentikotasuna Izenpek (www.izenpe.eus) egoitza elektronikoetarako jaulkitako berariazko ziurtagiri digitalaren bidez bermatua dago. Gainera, ziurtagiri horrek erabiltzailearen nabigatzailearen eta egoitza elektronikoaren arteko lotura zifratua ezartzen du, komunikazioa bidean atzemanda izateko aukera gutxitzeko.
Egoitza elektronikoaren ziurtagiriak behar bezala funtzionatzeko, bertara sartzeko baliatzen den nabigatzaileak Izenpe aitortu behar du ziurtagiri autoritate gisa, eta, horretarako, erroko ziurtagiria instalatu behar da nabigatzailean.
Erroko ziurtagiria instalatua ez badago, nabigatzaileak alarma mezu bat erakutsiko du, gunea segurua ez dela ohartarazteko. Horrek konponbide erraza du: Izenperen erroko ziurtagiria duen fitxategia deskargatu. Deskargatu ondoren, bi aldiz egin klik fitxategian eta instalatzeko urratsak jarraituz gero, berez instalatuko da gure nabigatzailean.
Hauek dira Udalak erabiltzen dituen zerbitzari-ziurtagirien ezaugarriak:
Interneteko ataria
Egoitza elektronikoa
Atariaren eta egoitzaren benetakotasuna egiaztatzea:
Izenperen erroko ziurtagiria nabigatzailean instalatua dagoenean atariaren eta egoitza elektronikoaren ziurtagiriaren egiazkotasuna (ondorioz egoitza elektronikoarena) bistaratu daiteke. Ondoren egiaztapen hori nabigatzaile desberdinetan egiteko modua azaltzen da:
- Internet Explorer eta Google Chrome nabigatzaileekin:
Nabigatzaile hauek ikono txiki bat dute helbide barraren ondoan, giltzarrapo itxurakoa, lotura segurua identifikatzen duena. Giltzarrapoan klik eginez gero, leiho bat agertuko da, besteak beste, egoitzaren nortasuna egiaztatzen duena.
- Mozilla Firefox nabigatzailearekin:
Nabigatzaile honek lotura seguruetan marko berde baten barruan adierazten du webgunearen izena helbide-barraren ezkerraldean. Saguaren gezia izen horretan jartze soilarekin mezu bat agertzen da: "Honek egiaztatua:....", eta bere identitatea bermatzen duen Ziurtapen Arduradunaren izena. Horrez gain, klik eginez gero, informazio zabalagoa agertuko da, eta ziurtagiriaren datuetara sartzeko botoi bat.
ZIGILU ELEKTRONIKOA
Administrazio publikoak zigilu elektroniko baten bidez identifika daitezke. Zigilu hori organo-zigilua da, eta, gainera, administrazio-jarduera automatizatuak egiteko erabili ahal izango da.
Administrazio-jarduera automatizatuetan, Administrazioak bitarteko elektronikoen bidez jarduten du oso-osorik administrazio-prozedura baten barruan, eta enplegatu publiko batek ez du horietan zuzenean esku hartzen.
Pasaiako Udalak bere jarduera automatizatuetarako erabilitako zigilu elektronikoaren ezaugarriak:
Zigilu elektronikoa
Egoitza Elektronikoak jaulkitako eta Zigilu Elektronikoarekin sinatutako dokumentu elektronikoen benetakotasuna eta osotasuna egiaztatu ahal izango dituzu, ondorengo JARRAIBIDEEI jarraituz.