Egoitza elektronikoa-Ezaugarriak

ZER DA EGOITZA ELEKTRONIKOA?

Pasaiako Udalaren egoitza elektronikoa herritarren eskura dagoen gune birtuala da, Udalaren informazioa, zerbitzuak eta izapide elektronikoak eskuratzeko.

Pasaiako Udalaren egoitza elektronikoaren titularra Pasaiako Udala bera da.

Udaleko sailak eta erakunde autonomoak arduratzen dira, beren eskumenen esparruan, egoitza elektronikoan dauden informazioaren, izapideen eta zerbitzuen osotasunaz, egiazkotasunaz eta eguneraketaz.

Egoitza elektronikoaren helbidea: www.pasaia.eus/egoitza-elektronikoa.

Arauak

Egoitza elektroniko elkartua eta partekatua

Pasaiako Udalak eta IZFE SA Informatika Zerbitzuen Foru Sozietateak (Gipuzkoako Foru Aldundiaren erakundea, Aldundiari eta Gipuzkoako toki erakundeei zerbitzu informatikoak ematen dizkiena) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, bai Egoitza Elektronikoa, bai Jakinarazpen Elektronikoko Plataforma, Espediente elektronikoa, Artxibo Elektronikoa, Ahalordetzeen Erregistroa, faktura elektronikoak sartzeko Puntu Orokorra eta langileen hautaketa prozesuen aplikazioak IZFE SAk kudeatutako plataformetan kokatzen dira, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko beste toki-erakunde batzuen egoitza elektronikoekin partekatuta daude. Plataforma horien kokapena partekatzeaz gain, egiturak, operatibak eta euskarriak ere partekatzen dira, eta horiek guztiak IZFE S.A.k kudeatzen ditu zuzenean.

Jabetza intelektuala

Egoitza elektronikoaren eduki guztiak, hau da, testuak, irudiak, ikonoak, grafikoak, domeinuak, markak, teknologia, softwarea eta ikus-entzunezko edo soinuzko gainerako edukiak, bai eta horien diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak ere, Pasaiako Udalarenak edo IZFE S.A.-renak dira, eta haien eskubideak, hala badagokio, Udalak onartzen ditu, eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen mende daude, estatuko eta nazioarteko legediak babestuta.