Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Web edukia bistaratu

2022ko abenduaren 31ko biztanleen udal erroldako datuak

AZTERKETA HISTORIKOA

Hiru aldi garbi bereiziak hauteman daitezke gure udalerriaren bilakaera demografikoan:

  • XX. mendeari ekitearekin batera arrantza-industriaren garapen zorabiagarria gertatu zen (lehen errekuntza-motorrak, barkuen tamainaren handitzea, kontserba industriaren goraldia, etab.); horri erantsi behar zaio eskualde osoko industria-ehunaren hazkunde geraezina, eta bi egitate horiek batera etorkin fluxu garrantzizkoa erakarri zuten eta biztanle hazkunde nabarmena 70eko hamarkadaren erdialdera arte. Erakusgarri gisa, 1950etik 1975era biztanleria 11.773 biztanletatik 22.501era igaro zen, hau da, %90eko igoera izan zuen 25 urteko epe laburrean. Leherketa demografiko horrek arazo franko sortu zuen hainbat arlotan: gizarte, hirigintza edo osasun arloan.
  • 70eko urteetatik aurrera arrantza-krisi sakona jazo zen (ikus Maite Tolosak egindako azterlan interesgarria Euskal Institutu Geografikorako), 70 eta 80ko urteetako industria-birmoldaketarekin areagotua, eta horrek guztiak alderantzizko joera indartu zuen, biztanle-gutxitze aro bat ekarri zuen XX. mendearen amaierara arte. 1975etik 2000ra, 25 urteren buruan, 22.500 biztanle izatetik 15.400 izatera igaro zen.
  • XXI. mendea hastearekin ikusten da egonkortasun nabarmeneko fase bati ekin zaiola biztanleriari dagokionez, eta gaurdaino irauten du aldaketa begetatibo txikiekin.
 

Web edukia bistaratu

XXI. MENDEA: BILAKAERA BARRUTIKA

  • Trintxerpe: Mende honetako lehen bosturtekoan ia 350 biztanle irabazi zituen, eta gero pixkanaka behera egin zuen 2016ra arte. Azken urteetan igoera txiki bat izan du, batez ere pandemiaren urteen ondoren.
  • Antxo: Azken hamarkadan gehien hazi den barrutia da, batez ere, Campsako eta Luzuriagako lursail zaharren urbanizazioari esker. Pandemiaren ostean 100 biztanle baino gehiago irabazi ditu.
  • San Pedro: Antxon bezala, Esnabide kalearen hirigintza-eraldaketari esker, San Pedrok biztanleria handitu du, nahiz eta pandemiaren ondoren apur bat jaitsi den.
  • Donibane: 2005az geroztik biztanleria galtzeko joera etengabea ikusten da, eta joera hau pandemian areagotu egin da.
 
Web edukia bistaratu

ZAHARTZEA

Piramidearen erdiko zona oinarria baino estuagoa edukitzeak adierazten du Pasaiak biztanle piramide erregresiboa duela, alegia, adineko biztanleen kopuru handi samarra dela. Eremu garatuetako piramide tipikoa da, jaiotze- eta heriotza-tasa baxuekin eta, horrenbestez, hazkunde natural baxuarekin. Beraz, zahartutako gizartea da eta etorkizunean gehiago zahartzeko joera du.

Barrutietako datuak aztertuz gero, argi ikusten da San Pedro dela adinduena. Ondoren Donibane dator eta jarraian Trintxerpe. Lau barrutietatik Antxo da gazteena, nahiz eta hemen ere batezbesteko adina nahiko altua den.

 
Web edukia bistaratu

Batezbesteko adina

Emakumeen batezbesteko adina gizonezkoena baino bi edo hiru urte handiagoa da, baina badirudi aldea pixkanaka murrizten ari dela.

Bestalde, aipatzekoa da nola batazbesteko adina apurka-apurka igotzen ari den. Izan ere, azken hamarkadan batazbestekoa urte bat baino gehiago handitu da eta bilakaera horrek azaltzen digu Pasaia zahartze-prozesu azkar batean murgilduta dagoela.

 
Habiaratutako portletak
Donibane
 
 
San Pedro
 
 
Habiaratutako portletak
Antxo
 
Web edukia bistaratu
 
Trintxerpe
 
Web edukia bistaratu