Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA eta TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA

1.1 Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Besterik esan ezean, Pasaiako udala da datu guztien arduraduna.

Udalarekin harremanetan jar zaitezke bide hauen bidez (izapide eta kudeaketa batzuetarako zure nortasuna egiaztatzen duten dokumentuak edo ziurtagiriak eskatuko dizkizugu): 

1.2 Nola jar naiteke harremanetan Datuen Babesaren Ordezkariarekin?

Datuak babesteko ordezkaria Datuak Babesteko Araudian aurreikusitako figura bat da, aipatutako araudia betetzen dela jakinarazteko, aholkatzeko eta ikuskatzeko funtzioak betetzen dituena.

2020ko urtarrilaren 15eko ebazpenaren bitartez Pasaiako udalak bere Datuen Babesaren Ordezkaria izendatu zuen.

Pasaiako Udaleko datuak babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, posta arruntez, Udalaren posta-helbidean edo dbd-dpd@pasaia.net helbide elektronikoan.

1.3 Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematean?

Datuak babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko Lege Organikoak (DPBEDBL) interesdun orori dagozkion datu pertsonalei buruzko eskubideak ematen dizkiote, eta horien aplikazioa, kasu bakoitzean, tratamendu bakoitzak zilegitzen duen oinarri juridikoaren menpe egongo da, eta haiek baliatzea doakoa da.

Zure eskubideak balia ditzakezu Udalarekin harremanetan jarrita, idatzizko komunikazio bidez, aurrez adierazitako kanalen bitartez.

1-3-A Irispide-eskubidea

Eskubide honek zure datu pertsonalen tratamendurik egiten dugun informatuta egoteko ahalmena ematen dizu eta, hala bada, datu horiek irispidean izateko ahalmena. 

Eskubide hau baliatzeko eskaerak banan-banan aztertuko dira, kasu batzuetan ezin baita eskubide hau baliatu. 

1-3-B Zuzentzeko eskubidea

Eskubide honek tratatzen ditugun eta okerrak diren datu pertsonalak zuzentzeko eskatzeko ahalmena ematen dizu. Halaber, eskubidea izango duzu zuri buruz dauden datu personal osagabeak osa daitezen. 

1-3-C Ezerezteko eskubidea

Eskubidea duzu, DBEOren 17. artikuluan jasotako baldintzaren bat gertatzen denean, zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatzeko. 

1-3-D Tratamendua mugatzeko eskubidea

Eskubide honek DBEOren 18. artikuluan jasotako baldintzaren bat gertatzen denean tratamendua muga dadila eskatzeko ahalmena ematzen dizu.

1-3-E Aurka egiteko eskubidea

Zure datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea duzu, tratamendu hori interes publikoaren izenean egindako misio batean edo interes legitimoan oinarrituta badago, profilen gauzatzea barne.

Zure eskubideak indarrean jartzeko ESKAERA-ORRIAK Tramiteak egiteko udal atarian aurkituko dituzu. Zure nortasuna egiaztatzen duen ziurtagiri elektronikoren bat baduzu, atari horretan zure eskaera aurkezteko aukera izango duzu baita ere. Bestela, gogoratu orri honen 1.1. atalean adierazitako edozein bide erabil dezakezula.

Eskubide horiek baliatzeko eskaria jasotakoan, ebazpen bat emango dugu. Ebazpen horrekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren (DBEB) aurrean erreklamazioa aurkez dezakezu www.avpd.euskadi.eus.

1.4 Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Inola ere ez dizkiegu datuak hirugarrenei jakinarazi edo lagako, aldez aurretik pertsona interesdunari jakinarazi eta behar den zilegitasuna izan gabe.

Batzuetan, zerbitzu jakin batzuk ematen dizkiguten enpresak kontratatzen ditugu eta horretarako datu pertsonalak ezagutzeko sarbidea behar izaten dute. Enpresa horiekin sinatu ditugu tratamenduaren eragile kontratuak, DBEOaren eta DPBEDBLaren xedapenak betetzen dituztenak. Kontratu horien bidez ziurtatzen dugu empresa horiek kontratatutako zerbitzua emateko soilik erabiltzen dituzten datuak tratatzen dituztela, baimenik ez duten helburuetarako inoiz erabiltzen ez dituztela, eta datu horiek ez dizkietela hirugarren enpresa eta/edo administrazioei jakinaraziko adostasuna eskatu gabe. Gainera, datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatuko duten segurtasun-neurriak ezartzeko eskatzen diegu. Era berean, soilik kontratatzen dugu indarrean dauden datuen babesari buruzko xedapenak betetzen dituztela bermatzen diguten empresa eta erakundeekin.

Kasu bakoitzean jakinaraziko dizugunez, egoera jakin batzuetan, hainbat administrazio publikori datuak jakinarazteko legezko betebeharra dugu, lege horiek esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko. 

Kontrakoa adierazi ezean, ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egingo. 

1.5 Zer segurtasun-neurri aplikatzen ditugu datuen tratamenduan?

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.

 


 

Tratamendu Jardueren Erregistroan (TJE) zehazten dira Pasaiako Udalak jasotzen dituen datu pertsonalen inguruko hainbat xehetasun, esaterako, zein datu, zertarako, zenbat denboraz gordeko diren, etab. 2021eko urtarrilaren 26an Alkateak, dekretu baten bitartez, Pasaiako udalaren TJE onartu zuen.

TRATAMENDU
JARDUEREN
ERREGISTROA