Web edukia bistaratu

COVIDFIT

 

Zer da?

Ikastaro bat Pasaia Badia Aktiboa estrategiaren barnean, COVID-19ren osteko egoera fisikoa hobetzeko eta jarduera fisikoarekiko atxikimendua lortzeko.

Zein dira helburuak?

  • Gaitza pasa duten pertsonen egoera fisikoa hobetzea
  • Jarduera fisikoarekiko atxikimendua lortzea
  • Sedentarismoa ekiditea, gaur egungo egoeran, are eta gehiago.

Norentzat da?

COVID-19a etxean edo ospitalean pasa, baina momentu honetan egonkortze fasean edo ondorio arineko fase batean dauden pasaitarrarentzat.

Nola antolatzen da?

  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zerbitzura idatzi edo deitu beharko da COVIDFIT ekimenaz galdetuz.
  • Izena eman (Telefonoa: 634555049
  • Helbide elektronikoa: aktibatu@pasaia.net)
  • Ekin!

Noiz eta non?

  • 2 hilabeteko iraupena izango du. Maiatzaren 4tik ekainaren 25era.
  • Astearteetan 11:45-12:45 Heldufit programaren arabera, Pasai Donibaneko Kirolgunean, Pasai San Pedroko Udal Gimnasioan edo Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan.
  • Ostiraletan 12:30-13:30 Pasai San Pedroko Udal Gimnasioan.

Saioetara eraman beharrekoa:

  • Musukoa. Arropa eta oinetako erosoak, kirola praktikatzekoak alegia. 
  • Hidratazioa modu egokian egiteko, erabiltzaile bakoitzak ur botila bat jasoko du opari moduan.
  • Estera bat.

COVID protokoloa

  • Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
  • Bertaratzen direnentzat gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da.
  • Erabileren artean makinak garbitzeko desinfektatzailea izango da bertan.
  • Espazioen aforoa eta momentu oro  indarrean dauden bestelako neurriak errespetatuko dira.