Bizkaia auzoa
"Bizkaia" Auzoa
Dirudienez, auzo honen izena 912. urtekoa da. Garai hartan, Pedro de Bizkaia, Sancho Abarcaren kapitaina, Pasai Donibanera iritsi zen.
Auzo honetan ontziolak izan ziren eta Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarreko (1728) itsasontzien abiapuntua izan zen. Euskaldun asko abiatu zen portu honetatik eta Gipuzkoako burdinoletan egindako burdinarekin aritu ziren salerosketan. Gauza bera egin zuten Burgosko eta Aragoiko artilearekin eta Nafarroako ardoekin ere. Horiek guztiak Flandesko, Frantziako eta Europako portuetara iristen ziren. Bestalde, Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrak Euskal Herriaren eta Amerikaren arteko merkataritza-ibilbidea ireki zuen. Konpainiak 20 itsasontzi izan zituen eta Caracas, Maracaibo eta beste hainbat portutara iristen ziren. Portua 1781ean utzi zuen. Otazu, Yanci, Salaberri, Gandarias eta Pasaiako beste batzuk konpainian lanean ziharduten.
Urte batzuk geroago Filipinetako Errege Konpainia eratu zen, eta, 30 urtez, Pasaiako eta Asiako herrialdeen arteko merkataritza sustatu zuen. Halaber, ontzioletan itsasontziak egitea bultzatu zuen.
Pasaiako eguneroko bizitzaren lekukoak ziren merkantzien zamalanak, itsasontzien eraikuntza, kalafateroak, bela eta soka-fabrikatzaileak, itsasontzietan igotako marinelak, batzuen zein besteen oihuak, itsaso urrunetatik zetozen itsasontzi-merkatarien eta bizilagunen itxaronaldiak eta joaten zirenentzako agurrak.
Eremu hori irekia zen eta arrantza-industriarako pabilioi handiak egin ziren bertan. Horiek guztiak orain dela gutxi desagertu dira. Gaur egun autoak aparkatzeko tokia da. Toki horretan eraikin ederra ikus daiteke, Pasai Donibaneko zaharrena, hain zuzen ere. Adreilu soilez egina dago eta itsas airea iristen da bertaraino. Platain etxeaz ari gara.