Bizikletan badiari bira

Bizikleta bira

Jada badira 4 urte Pasaiako Udalak helduentzako bizikleta ikastaroak eskaintzen dituela. Horrez gain, bizikletak "elektrifikatzeko" tailerrak ere antolatu izan ditu, eta bi ikastaro horiek arrakasta handia izan dute herrian. Guztira 120 bat lagunek jaso dute orain arte eskainitako prestakuntzan. 

Ikastaro horien jarraipen moduan, eta erabiltzaile horien eskaerari erantzuteko asmoarekin, hilean behin taldeko irteera gidatuak antolatuko dira, Pasaiako Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Saila azken urteetan bultzatzen ari den Badia Aktiboa estrategiaren barruan.

Egitasmo honen bitartez, ohitura osasuntsuak sustatzeaz gain, garraio jasangarriaren eta inguruan ditugun bide berdeen erabilera sustatu nahi da.

Noiz?

Hilabetero antolatuko dira irteerak, eta edonork parte har dezake. 

Zer behar da?

Bizikleta eta kaskoa. Bizikletarik ez dutenek, udaleko Bizi-badia mailegu zerbitzua erabili dezakete, egun horietan bizikleta eskuratzeko. 

Ordua

Irteerak goizeko 9:00etatik aurrera antolatuko dira. Irteeraren zehaztasunak hilabete bakoitzeko deialdiaren kartelan argitaratuko dira.

Behar-beharrezkoak

Bizikleta modu egokian eta kaskoaz gain, arropa erosoa eta ur botila eramatea gomendatzen dugu. 

Eguraldia oso txarra balitz, plangintza alternatiboak proposatuko dira. Kasuan kasu, eguraldia dela eta eta alternatibarik ezin bada antolatu bertan behera geldituko da.

Ibilbidea

Goiz pasako irteerak izango da. Ibilbidearen zati gehienak ordekan izango dira, eskakizun maila baxukoak, alegia. Dena den, ibilbideek eguraldi txarragatik edota bestelako arrazoiengatik aldaketak izan ditzakete.

Ibilbideen zehaztasunak hilabete bakoitzeko deialdiaren kartelan argitaratuko dira.

Bizikletaz, inguruko bidegorriez eta konpainia ezin hobeaz gozatu nahi baduzu, ez eduki zalantzarik eta animatu.

Izen-ematea eta antolakuntza

634 555 049 telefonoan edo   aktibatu@pasaia.net helbidean eman daiteke izena. Irteerak dinamizatzeko, eta deialdiak, azken momentuko informazioa edota bestelako oharrak modu eraginkorrean partekatzeko, izena ematen dutenekin whatsapp talde bat sortuko da. 

IZENA EMATEA

Parte hartzaile guztiek izena ematen dutenean, onartzen dute jarduera berak duen arriskua eta ondorioz bakoitzak bere ardurapean onartzen ditu irteeran norberak bere bizikletarekin hartzen duen arriskua edozein istripuaren aurrean.