Azalpenak

Ibaiondoko bizikletak garbitzeko eta mantentzeko gunea

Garbiketa gunea:

Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailarekin elkarlanean, bizikletak garbitzeko gune bat egokitu du Pasai Antxoko Ibaiondo frontoiaren inguruan dagoen topo trenbidearen arkupe batean, nahi dutenek bizikleta doan garbitu ahal izan dezaten. Bertan iturri bat dago, mahuka batez hornitua, eta iturriak sakagailua du, uraren erabilera arduratsua izan dadin. Horrez gain, bizikletentzako euskarri bat jarri da, erosoago garbitzeko.

Urarekin arduraz jokatzeko eskatzen zaie erabiltzaileei. Gainera, ezin da xaboirik eta bestelako substantziarik erabili. Iturriko ura tratatu gabekoa da.

Gune berri hau instalatu da aire libreko jarduera fisikoa sustatzeko lan-ildoaren barruan, eta herriko espazioek eta erabilera libreko espazioek eskaintzen dituzten aukerak erabili dira horretarako, kasu honetan, hain zabalduta dagoen mendiko edota errepideko bizikletan ibiltzen diren herritarrei zerbitzu osagarri bat eskura jartzeko asmoz.

Bizikletak konpontzeko gunea

Halaber, Ibaiondo frontoian erreminta totem bat instalatu da, bizikletak mantentzeko zenbait elementu herritarren esku jartzearren:

Balbula-mota askotara egokitzen den bonba (gehienez ere 10 BAR), bihurkin laua, izar itxurako bihurkina, gurutze itxurako bihurkina, allen giltza-sorta (2, 2,5, 3, 4, 5, 6 eta 8 mm), giltza finkoa (8×10|13x15 mm), giltza ingelesa eta desmuntagarriak.

Instalazio berri honek bizikleta prestatzeko aukera paregabea ematen du, baina funtsean, bi ekipamendu hauen helburua haratago doa; izan ere, bizikleten mugikortasunaren alorrean berrikuntza izanda, bizikleta erabiltzearen aldeko kontzientziazio lan handia egiten laguntzen du.

Bizikleta konpoketa guneen lokalizazio mapa: https://onbizi.eu/localizaciones/