Birziklapena
Hondakinak: Birziklatu dudarik gabe
“65a helburu” plana, gaikako bilketan eta birziklatzean aurrera egiteko
EDUKIONTZI URDINA
- PAPERA: egunkariak, aldizkariak, propaganda, fakturak, erreziboak, apunteak, erosketa tiketak, paperezko poltsak (azukrea, arroza), opari papera...
- KARTOIA: kartoi tutuak, kartoizko, kaxak (zapatak, arrautzak, detergentea, galletak...) eta kartoizko bilgarriak (jogurtak, aurrekozinatuak...).
EDUKIONTZI MARROIA
- LANDARE JATORRIZKO HONDAKINAK: frutak, barazkiak, lekaleak, pasta eta arrozak, fruta-hezurrak, lore eta landareak, alpistea, baratzeko hondakinak, belarra eta inausketako hondakinak.
- ANIMALIA JATORRIZKO HONDAKINAK: haragia, arrautzak, arraina eta mariskoa (oskolak edo azalak), haragi- eta arrainhezurrak eta gazta (bere azala ere bai).
- Eta hauek ere bai: Kafe-hondarrak eta kafe-iragazkiak eta infusio-poltsak. Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak, madalenapaperak eta kartoizko arrautza-ontziak zikinak badaude. Ogia, gailetak eta opilak. Arrautza-oskolak eta fruitu lehorren azalak. Kortxo naturalezko tapoiak, txotxak.
EDUKIONTZI BERDEA
- BEIRAZKO BOTILAK: ura, ardoa, sagardoa, freskagarriak, ozpina, zukuak...
- BEIRAZKO POTEAK: jogurta, barazkiak, lekaleak, mermeladak...
- BEIRAZKO ONTZIAK: kosmetikoak, perfumeak...
EDUKIONTZI HORIA
- PLASTIKOZKO ONTZIAK: plastikozko botilak (ura, zukuak, olioa, freskagarriak, esnekiak, ozpina...), elikagaien plastikozko ontziak (maionesa, ketchup, jogurtak, aurrekozinatuak...), plastikozko bildukiak (opilak, azukrea, galletak, zerealak, goxokiak, hestebeteak, arrautzak...), plastikozko sareak (laranjak, lekak, intxaurrak...), norbere garbitasunerako plastikozko ontziak (kolonia, xanpua, hortzetako pasta, kremak...), garbikarien plastikozko ontziak (xaboia, leungarria...), plastikozko tapak eta tapoiak, poliestirenozko ontziak eta erretiluak (gazta, fruta, arrautzak...).
- METALEZKO ONTZIAK: metalezko kontserba latak (olibak, zainzuriak, atuna, piperrak, barazkiak...), aluminiozko papera, aluminiozko moldeak (flana, aurrekozinatuak...), aluminiozko poltsak (kafea, patata-purea, galletak...), metalezko tapak.
- BRIK ONTZIAK: edarien brikak (zukuak, esnea, ardoa...), elikagaien brikak (galletak, tomatea, saldak, esnekiak...).
Bonbillak, lanparak, fluoreszenteak
- Antxo: Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoa – HAZ.
- San Pedro – Trintxerpe: Udal Euskaltegiaren sarrera.
- Donibane: Erabilera anitzeko eraikinaren kirol eremuaren sarrera.
MAPA

Etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketa (fungoneta ibiltaria)
- Bilketa egutegia - (2021eko otsailean eguneratua).
- Gida: Etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketa.
Informazio gehiago: SAN MARKOS MANKOMUNITATEA

Azken berriak
Hondakinen kudeaketa hobetzeko hitzarmena sinatu du Pasaiak San Markorekin
Errefusa egunero jasoko da, eta plastikoaren bilketa nahiz edukiontzien garbiketak maizago egingo dira
Argitaratze-data: 2026-05-21
Pasaiako hondakin organikoen edukiontziak irisgarriagoak eta erabilerrazagoak dira orain
Herriko hondakin organikoen edukiontzi guztiak berritzen ari da Udala, San Markorekin elkarlanean
Argitaratze-data: 2026-04-22
Donibaneko San Roke kaleko edukiontzien eremua handitzeko lanak hasi dira
Edukiontziak aldi baterako kendu dira, eta lanak apirilaren 12a baino lehen amaitzea aurreikusten da
Argitaratze-data: 2026-03-26
Sasi-kentze eta garbiketa-lanak egingo ditu udalak irailaren 10ean Trintxerpen eta San Pedron
Zenbait gunetan balizatu diren eremuak kotxe gabe utzi beharko dira 06:00ak baino lehen
Argitaratze-data: 2025-09-08
Tamaina handiko hondakinak botatzeko bi gune berri ezarri dira Donibanen
Bordalaborda eta San Roke kaleetan ezarri dira
Argitaratze-data: 2025-07-10
Pasaiako birziklatze-tasa % 51,4koa da, "Etorkizuna birziklatzen" kanpainari esker
Pasaiako 7.500 etxebizitza baino gehiago bisitatu dira informazioa eta birziklatzeko materialak emateko.
Argitaratze-data: 2025-06-11
Zerbitzu Sailak egiten duen lana bertatik bertara ezagutu dute herriko ikasleek
Hiri-garbigune berrietara bisita ere egin dute aurten Pasaiako hiru ikastetxeetako gazteek
Argitaratze-data: 2025-04-09
Apirilaren 11a arte irekiak egongo dira
Argitaratze-data: 2025-03-28
Herriko hiri-garbiguneak, martxan!
6 gune berri irekiko dira guztira eta herritarrek erabilgarri izango dituzte asteko edozein egunetan
Argitaratze-data: 2025-03-24
330 m³ banbu kendu dira Donibaneko Arrarte errekastoko eremu batean
Erroteta errota zaharraren ondoan egin da jarduera, Udalak URA Agentziarekin ibai-arroak mantentzeko sinatutako lankidetza-protokoloaren baitan.
Argitaratze-data: 2025-02-28
Ekonomia zirkular eta trantsizio ekologikorako bide-orri berria du Pasaiak
Hondakinen prebentzioa eta bilketa indartzea helburu duen plana onartu du plenoak
Argitaratze-data: 2025-02-26
Pasaiako edukiontzi grisetan botatako hondakinen % 74 birziklagarriak dira
Azterlan baten arabera, pasaitarrek materia birziklagarriaren kantitate itzelak botatzen dituzte errefusaren edukiontzira
Argitaratze-data: 2025-02-14
Hondakinen gaikako bilketari buruzko informazio kanpaina berria aurkeztu du Pasaiak
Datozen hiru hilabeteetan “Etorkizuna birziklatzen” ekimena garatuko da lau barrutietan
Argitaratze-data: 2025-01-22
Hondakinen banaketa eta bilketa hobetzeko informazio-kanpaina
Informazio-bandoak jartzen ari dira udalerriko atari guztietan
Argitaratze-data: 2024-10-24
Pasaitarren eta ostalarien arteko elkarbizitza arauak errespetatzeko deia egin du Udalak
Argitaratze-data: 2024-10-22
Etxeko eta merkataritzako hondakinen udal- ordenantzaren behin betiko onarpena
Argitaratze-data: 2024-10-17
Hasierako onarpena eman zaio Pasaiako etxeko eta merkataritzako hondakinen udal- ordenantzari
30 eguneko epea alegazioak aurkezteko
Argitaratze-data: 2024-07-15
Pasaiako Udalak kale-garbiketako zerbitzua eskainiko du udako igandeetan
Uztailaren 7tik irailaren 29ra
Argitaratze-data: 2024-07-05







