Biolentzia matxistarik gabeko bizitzak

Biolentzia matxistarik gabeko bizitzak

Pasaiako Udalak konpromiso irmoa hartua du indarkeria matxistaren era guztiak desagerrarazteko. Konpromiso hori Berdintasun Arloari ez ezik, arlo eta sail guztiei ere badagokie, eta garrantzi berezia hartzen du Gizarte Zerbitzuen arloak garatzen dituen politiketan. Indarkeria matxistari aurre egin dioten emakumeekin (bai eta haien seme-alabekin ere) egiten duten lanak honako ardatz hauek ditu:

  • Laguntza integrala eta pertsonalizatua
  • Segurtasuna eta babesa
  • Ahalduntzea

Gizarte Zerbitzuetako profesionalek kasu bakoitza baloratzen dute, emakumeei prozesu osoan zehar laguntza ematen diete, beste sistema batzuetara bideratzen dituzte behar izanez gero, eta baliabide egokiak aktibatzen dituzte.
Indarkeria matxistari aurre egiten badiozu, edo egoera horretan dagoen norbait ezagutzen baduzu, laguntza, orientazioa eta aholkularitza eska dezakezu:

  • Pasaiako Gizarte Zerbitzuak (lanegunak: 9:00-14:00) 943344034 (luzapena: 910)

Beste zerbitzu espezializatuak:

  • Telefono bidezko arreta 24 orduz: 900840111
  • Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua: 943112111
  • Beste zenbaki batzuk: