Web edukia bistaratu

Big-Band

Pasaia Musikal Big-Band taldeak 1998/99 ikasturtean hasi zuen bere jarduera, musika modernoari buruz musika-eskolan antolatutako ikasgelako materia gisa.

Pasaiako Udalaren musika-eskolako kontzertuen zikloan hartu du parte. Hainbat Musikalditan hartu du parte, baita Torrelavegako (Kantabria) Musika Jaialdian eta Zumaiako udako musika lehiaketetan ere.

Hemezortzi kidez dago osatuta, eta jazz banden ohiko formazioa jarraitzen du; hau da, haizezko musika-tresnetan (saxofoiak, tronboiak, tronpetak) eta oinarri erritmikoan (teklatuak, bateria, baxua eta kitarra) oinarritutako formazioa da.

Sorreran Eduardo Salvador Donostiako Musika Eskolako baxu-irakaslearen laguntza izan zuen. Gaur egun Pasaia Musikaleko Fran Berrak zuzentzen du taldea.