Web edukia bistaratu

EMAKUME PASAITARREN JABEKUNTZA ETA PARTE-HARTZEA SUSTATZEN DUTEN EMAKUMEEN ELKARTEAK ETA TALDEAK

BEKOZ BEKO ELKARTEA

Bekoz Beko Antxoko elkarte bat da, 2006az geroztik emakumeen berdintasunaren alde eta indarkeria sexistaren aurka lanean ari dena.

Zumalakarregi 7ko gure lokala egunero egoten da irekita 17:00etatik 20:00etara, Pasaiako emakumeek parte hartzeko, laguntzeko eta sareak sortzeko gune bat izan dezaten. Feminismoari eta berdintasunari buruzko jarduerak eta prestakuntza eskaintzen ditugu. Pasaiako beste eragile eta elkarte batzuekin batera Berdintasun Mahaian parte hartzen dugu. Halaber, lankidetza proiektu bat dugu azido-erasoak jasandako Indiako emakumeek osatzen duten Sheroes Hangout-ekin.

  • bekozbeko@bekozbeko.com
  • 679332411 (Izaskun Barbier)
  • Elokaldetodas (Zumalakarregi, 7)

LAGUN ARTEA ELKARTEA

Lagun Artea Pasai Antxoko elkarte feminista bat da, eta emakumeen parte-hartzea bultzatzeko aisialdi- eta kultura-ikastaroak antolatzen ditu.

MINDFULNESS

ETXEKO EKONOMIA

GIMNASIA

JOSKINTZA TAILERRA

  • 660428357 (Rosa María Vilá)

CONCEPCIÓN ETXEBERRIA ELKARTEA

San Pedroko emakumeen elkartea. Kirol-jarduerak eskaintzen dituzte.

  • 688624807 (Mariaje)

HARREMANTXO KOLEKTIBO FEMINISTA

2012an sortu zen Antxoko talde feminista. Euskal Herriko mugimendu feministaren parte gara. Euskaraz egiten dugu gure jarduna eta urtean zehar hainbat mobilizazio eta dinamikatan parte hartzen dugu.

  • harremantxo@gmail.com

TOPAKETA

Pasaiako Berdintasun Arloaren eskutik sortutako emakume taldea. Berdintasun Mahaian eta Pasaiako Jabetze Eskolan hasieratik parte hartzen dute, eta gainerako ekimenetan ere laguntzen dute. 

  • topaketatrintxerpe@gmail.com

ENTRE ORILLAS

Pasaiako elkarte honek Arte Bitartekaritzako proiektuak garatzen ditu arlo komunitario eta terapeutikoan, eta hezkuntza-arloan. Gure pedagogia arteez, adierazpenaz eta sormenaz elikatzen da, gizarte-garapenerako, osasuna sustatzeko eta aniztasunean elkarrekin bizitzeko funtsezko tresnak baitira.

  • entreorillascomunidad@gmail.com

BIXI BIXI

Donibaneko kultur elkarte bat da, eta hainbat ekimen feminista antolatzen ditu, besteak beste, autodefentsa feministako ikastaroak, Berdintasun Arloarekin elkarlanean, edota maskulinitate tailerrak. 

  • bixibixi.k.e@gmail.com
  • 66772214