Aurkezpena-Berdintasun arloa
BERDINTASUN ARLOA
Pasaiako Udalaren Berdintasun Saila 2008an jarri zen abian, emakumeen egoerari buruzko diagnostikoa egin eta gero. Diagnostiko horretan sakon aztertu zen udalerriko emakumeen errealitatea zein zen, beharrak zeintzuk ziren eta emakumeek zein mugari egin behar zioten aurre. Halaber, Jabekuntza Eskola sortu zen diagnostikoa egin ondoren.
2015ean Udal Berdintasunerako I. Plana egin zen, eta 2023tik dago indarrean II. Berdintasun Plana. Generoaren zeharkakotasunerako funtsezko tresnak dira; alegia, Pasaiako Udalaren berdintasun-politikak sistematizatzeko eta koordinatzeko, eta arlo eta sail guztietan zeharka txertatzeko. Zehazki, Pasaiako Udalaren II. Berdintasun Planak lau helburu nagusi ditu:
- Gobernu ona.
- Emakumeen ahalduntzea.
- Ekonomiak eta gizarte-antolamendua eraldatzea.
- Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak.
Urte hauetan zehar, Berdintasun Arloak ekimen, proiektu eta programa ugari garatu eta bultzatu ditu, besteak beste, Pasaiako emakumeentzako Jabekuntza Eskola, Berdintasun Mahaia, jatorri askotariko emakumeen taldea, heziketa sexual afektiborako plana ikastetxeetan, edo indarkeria matxistari aurre egin dioten emakumeentzako autolaguntzarako gunea.
Harremanetarako:
- berdintasuna@pasaia.net.
- 943344034 / Luzapena: 911
Berdintasunaren arloan argitaratutako azken berriak
Basauriko emakume baten hilketa matxista salatzen dugu
Pasaiako Udalaren adierazpen instituzionala
Argitaratze-data: 2026-04-04
Iruñean izan den emakume baten hilketa matxista salatzen dugu
Pasaiako Udalaren adierazpen instituzionala
Argitaratze-data: 2026-04-13
Kirolean euskara sustatu eta genero-berdintasuna lantzeko egitasmoa, Pasaian
Egitasmoaren nondik norakoak bideo batean aurkeztu dituzte
Argitaratze-data: 2026-04-07
Martxoaren 8a Pasaian: “Gure ahotsek mundua astintzen dute”
Tailerrak, aurkezpenak, solasaldiak eta mobilizazioak antolatu dira herrian hilabete osoan zehar
Argitaratze-data: 2026-02-27
Sarrigureneko (Iruñako) bizilaguna zen emakume baten hilketa matxista salatzen dugu
Emakumeen aurkako indarkeria matxista gehiagorik ez!
Argitaratze-data: 2026-02-23
Jabetze Eskolaren neguko eta udaberriko programan izena eman
Ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 30a arte
Argitaratze-data: 2026-01-19
Emakume eskorgarien muralaren bandalizazio matxista gaitzesteko adierazpena
Azken egunetan agertutako pintaketen aurrean, adierazpen instituzionala kaleratu du Udalak
Argitaratze-data: 2025-12-29
Barakaldoko bizilaguna zen emakume baten hilketa matxista salatzen dugu
Mugimendu feministaren mobilizazio isila, abenduaren 23an, 19:00ean, Errenterian
Argitaratze-data: 2025-12-23
Azaroak 25: Pasaiako Udalaren adierazpen instituzionala
Argitaratze-data: 2025-11-25
Azaroaren 25aren inguruan, egitarau zabala prestatu du Udalak
Ekimenak azaroaren 12tik abenduaren 4a arte antolatu dira, herriko elkarte, talde feminista eta gizarte erakundeekin elkarlanean
Argitaratze-data: 2025-11-11










