Berdintasun mahaia
Berdintasun mahaia
Pasaiako Berdintasun Mahaia emakumeen elkarteetarako eta kolektibo feministetarako topagune bat da, eta bertan Pasaiako lau barrutietako elkarte-mugimendua dago ordezkatuta. Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidea du, eta egitura bizia da, etengabe aldatzen ari dena; horri esker, sinergiak sortu eta kohesionatu ahal izan dira gure udalerrian gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lanean diharduten pertsonen eta taldeen artean.
Berdintasun Mahaiak etengabeko orientazio- eta alderatze-lana egiten du Pasaiako Udalaren Berdintasun Sailerako. Ezinbesteko elementua da egunerokoan erabakiak hartzeko eta ikuspegi estrategikorako. Gainera, mahaiko kide diren taldeek hainbat jarduera Berdintasun Arloarekin lankidetzan antolatzen dituzte, eta beste jarduera batzuk beren kasa. Programazio hori bereziki handia izaten da data seinalatu batzuetan, hala nola, martxoaren 8an edo azaroaren 25ean.