Hasierako onarpena
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatu eta prestatutako AU 2.07.06 Hezkuntz hornikuntza guneko G.00053.3 lurzatiaren Xehatasun Azterketaren hasierako onarpena.
Pasaiako alkateak 2016-11-14an emandako 2016/1373 ebazpenaren bidez erabaki zen hasierako onarpena ematea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatu eta prestatutako AU 2.07.06 Hezkuntz hornikuntza guneko G.00053.3 lurzatiaren Xehatasun Azterketari. Aurrekoarekin batera erabaki zen baita ere agiria hogei lanegunez jendaurrean jartzea.
Agiria jendeaurrean jartzen denean, Pasaiako Udalaren Hirigintzako bulegoan egongo da kontsultatzeko, Donibane kalea, 19ko hirugarren solairuan.
Iragarki hau argitaratzen da guztiak jakinaren gainean egon daitezen, EAEko Lurzoru eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 98. artikuluan jasotakoari jarraiki.
Pasaian, 2016ko azaroaren 15ean.
PDF
0,05 MB
RESUMEN EJECUTIVO (ES)