Behin betiko onarpena

Udalbatzak, 2017ko urtarrilaren 31n egindako batzarrean, besteak beste, honako akordio hau hartu du, alde batetara utzita dagokion aktan onartzen den behin betiko testua:

Trintxerpe AU 2.07.06 hezkuntza hornikuntza guneko g.00053.3 lur-zatiaren xehetasun azterketaren behin betiko onarpena. 

2016ko irailaren 26an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak eskaera orria aurkeztu zuen udal erregistroan, 3789 zbk., CEIP Karmengo Ama HLHI ikastetxeko “eraberritze eta handitze obrak” direla eta hezkuntza hornikuntza guneko lurzatiaren xehetasun-azterketaren 2 ale, bat formatu digitalean, aurkeztu zituen. Xehetasun Azterketa Amaia Alcain, Irati Arzallus, Iñaki Miguel eta Idoia Zabala arkitektoek egin dute.

2016ko urriaren 3an Hirigintza eta Ingurumen Saileko zerbitzu teknikoek  agiriaren aldeko txostena egin zuten.

2016ko azaroaren 11an Hirigintzako udal teknikariak aipaturiko dokumentuari hasierako onarpen aldeko txostena eman dio.

2016ko azaroaren 14an Pasaiako Udaleko Alkate-Presidenteak 2016ko azaroaren 14an,  2016/1373  Ebazpena hartu zuen, honako hau xedatzen:

LEHENENGOA.-Hasierako ONARPENA EMATEA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatu eta prestatutako AU 2.07.06 Hezkuntz hornikuntza guneko G.00053.3 lurzatiaren Xehatasun Azterketari.

BIGARRENA.- AGIRIA hogei lanegunez JENDEAURREAN JARTZEA, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Gipuzkoan gehien irakurtzen den egunkarian iragarkia jarriz; nahi duenak azter dezan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan. Era berean, Udaleko webean argitaratuko da planeamenduko eduki oso-osoa.

Epe horretan agiria Pasaiako Udalaren Hirigintzako bulegoan egongo da kontsultatzeko, Donibane kalea, 19ko hirugarren solairuan, bulegoko ordutegian.

HIRUGARRENA.- Bide administratiboari amaierarik jarzten ez dion Ebazpen honen BERRI EMATEA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako, Hizkuntza Politika eta Kultur Sailako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari.”

2016ko azaroaren 22an eta 2016ko azaroaren 23an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 222 zenbakian, hasierako onaprenaren ONARPENA EMATEA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatu eta prestatutako AU 2.07.06 Hezkuntz hornikuntza guneko G.00053.3. lurzatiaren Xehatasun Azterketari.

2017ko urtarrilaren 2an, jendaurrean akordioa jarri zen eta gero, 20 lanegun baino gehiago joan direla eta ez dela inolako alegaziorik aurkeztu udal Idazkariak ziurtatu du.

2017ko urtarrilaren 9an Hirigintzako udal teknikariak aipaturiko dokumentuari Hirigintza eta Ingurumeneko Batzorde Informatiboari irizpena emateko aldeko txostena eman dio

Aipatutako guztia ikusita, Udalbatzak, bertaratutako zinegotzi guztien adostasunez eta 2017ko urtarrilaren 12ko Hirigintza eta Ingurumeneko Batzorde Informatiboaren irizpena aztertu ondoren,

ERABAKITZEN DU

LEHENENGOA.-  Behin betiko ONARPENA EMATEA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,  Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatu eta prestatutako AU 2.07.06 Hezkuntz hornikuntza guneko G.00053.3 lurzatiaren Xehatasun Azterketari dagokiona, 2017ko urtarrilaren 12ko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Batzorde Informatiboaren aldeko irizpena ikusita. 

BIGARRENA.- Aurreko puntuan onartutako Xehatasun Azterketaren bideratutako ale oso bat,  Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintzako Plangintzako Administrazio eta Udal Hirigintzako Erregistrotara BIDALTZEA gorde eta inskripzioa egiteko eta horrekin batera behin betiko onarpenaren akordioaren ziurtagiria eta behin betiko akordioa ARGITARATZEA eta araubidearen  edukia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 

Honez gain, planeamendurako dokumentuaren edukin osoa Pasaiako Udalako www.pasaia.eus helbide elektronikoan argitaratuko da. Argitarapen honek zehaztuko du aurrentzean udal eta foru hirigintzako gordailua burutu dela.

HIRUGARRENA.- Eremuan lizentziak emateko etena ALTZARAZTEA. 

LAUGARRENA.- Bide administratiboari amaiera jarzten dion Ebazpen honen BERRI EMATEA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako, Hizkuntza Politika eta Kultur Sailako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari eta eskura dituen helegiteak adieraztea. Helegitea kontentzioso-administratiboa izango balitz, 29/1998 Legea, uztailaren 13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duenaren 10. eta 25. artikuen arabera ezarriko da.

Administrazio-bidea agortzen duen erabaki honen aurka errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, auzi hauek arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1.b) artikuluen arabera, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita BI HILABETEKO epearen barruan.

Bestela, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 52.1 artikuluak dioenaren arabera, interesdunak berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake goiburuan aipatutako organoan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita HILABETEKO epean, eta hau beste hilabete baten barruan erabakiko da. Epe honen amaieran erabakirik ez badago, errekurtsoa ezetsitzat joko da, eta administrazioarekiko auzibidea irekita geratuko da. 

Interesdunak, halaber, komenigarria deritzon beste edozein errekurtso jartzeko aukera badu.

PDF
0,10 MB
Memoria
PDF
0,10 MB
Iragarkiaren argitalpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean