"Santa Ana" Aterpea
Kokapena: Santa Ana Ermita ondoan
Donibane, 1.
20110 Pasai Donibane (Gipuzkoa)
Tel: 618939666
Posta elektronikoa: santaanaaterpetxeapasaia@yahoo.es
Ikus kokapena Google Maps-en
Deskribapena:
Santa Ana Erromesen Aterpetxea Gipuzkoako herri xarmangarrienetariko batean dago (Pasai Donibane), Santa Ana ermitaren atzealdean hain zuzen. Aterpetxe hau kostaldetik doan Done Jakue bidearen barne dago eta Gipuzkoako Donejakue-Bide Lagunen Elkarteak kudeatzen du. Bertan erromesak atseden hartu ahal izango du, Pasaiako Badian murgilduz, bista ederrez inguratuta eta itsas giroaren kutsuaz gozatuz.
Hurrengo Aterpetxerainoko distantzia: 10 km
Ezaugarriak:
- Erromesentzako soilik.
- Edukiera: 14 ohe eta lurrerako 4 koltxoi.
- Hizkuntzak: euskara, gaztelera.
- 2 bainugela eta 2 dutxa. Bilera-mahaia.
Denboraldia: apirilatik urrira (16:00-22:00).