Web edukia bistaratu

AKTEN ARTXIBO HISTORIKOA

1617tik aurrera

Udal artxibo historikoan gordetzen diren akta guztiak digitalizatu dira eta edukiak hustu dira (hots, laburpenak egin dira). Horrenbestez, gogoan izan zuk ipinitako hitzak akten hustuketan bilatuko direla, eta ez akten edukian.

Bilaketak egiteko jarraibideak

  • Agiri zaharrak soilik gaztelaniaz daude. Euskarazko bertsioa duen lehen akta 1979ko azaroaren 30ekoa da.
  • Oraindik ez dira hustuketa guztiak (laburpenak) euskarara itzuli. Lanak amaitu artean, euskaraz edo gazteleraz egindako bilaketek emaitza ezberdinak eman ditzakete (esaterako, "ardoa" edo "vino").
  • Bilaketak testuaren, dataren, edo bien arteko konbinazio baten arabera egin daitezke.
  • Testuak hizki larriz edo xehez ipini daitezke (esaterako, berdin dio "VINO", "Vino" edo "vino").
  • Datak egutegiarekin bilatu daitezke, edota UUUU-HH-EE formatuarekin eskuz idatzi.
  • Datu pertsonalen babesa dela eta, Tokiko Gobernu Batzordeko aktei dagokienez, soilik 50 urte baino zaharragoak erakusten dira.
  • Oker edo hutsik ezean, azken urteetako aktetako datu pertsonal guztiak ezabatu egin dira argitaratu aurretik.
  • Hitz multzoak bilatzeko:
    • Bi hitz (edo gehiago) bilatu nahi izanez gero, bakoitzaren aurretik "+" ikurra ipini (esaterako: +vino +carne).
    • Hitz bat kanpoan uzteko "-" ikurra ipini (esaterako: +vino -carne).
    • Hitz multzo zehatzak bilatzeko, komatxoen artean idatzi (esaterako: "carne, sidra y vino").
  • Aurkitutako akten kopiak PDF formatuan deskargatu daitezke.
Web edukia bistaratu