Arrokaundietako aterpea
ARROKAUNDIETA ATERPETXEA
Aterpea Jaizkibel mendian dago kokatuta. Bere inguruak aukera ezin hobeak eskaintzen ditu naturaz gozatu ahal izateko. Piraten munduan girotuta dagoen aterpe honek 48 ohe, 2 logela txiki bikoitz, sukaldea, jangela, egongela, berogailua, komunak eta dutxak ditu solairu guztietan. Horretaz gain, ludoteka, berdeguneak, aparkalekua, liburutegia, telebista, bideoa eta DVDa ere baditu.
Aterpeak 3 aukera ematen ditu: librea (elkarteak), ostatua (otordu guztiak) eta programak (piraten etxea eta piraten abenturak).
Arrokandietako aterpea
GI 3440 errepidea, 4. km
20110 Pasai Donibane
943-270033
idazkaritza@urtxintxa.eus
Piraten abenturak
Hainbat erakunderekin antolatzen diren udalekuak dira. Aurten, programa hauek antolatu dira Nafarroko hainbat herrirekin:
- Piraten udalekuak, 6-9 urte bitartekoentzat.
- Kortsarioen kanpaldiak, 9-12 urte bitartekoentzat.
- Kostaldeko udalekuak, 12-14 urte bitartekoentzat.
- Udalekuak Kantaurin, 14-16 urte bitartekoentzat.
Uztailean eta abuztuan egingo dira.
Piraten etxea
Eukal kortsarioak eta piratak oinarri, euskara eta ingurumena lantzeko egitasmo ludiko didaktikoa da. Haurra fantasia eta jolasaren munduan murgilduz, helburu hezitzaileak lortzeko egonaldia da.
Arrokandietako piraten eskutik, itsas munduaren ezagutza lantzen da: abesti piratak, loro jolasa, altxorraren bila, txalupan bira, piraten ludoteka, Lord John Gotorleku historikoa, bisita ontziolara garai bateko ontzigintza eta itsasoko tresnak ezagutzeko, pirataz mozorrotu...
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago.
Aplikazio habiaratuak
Tasak - 01- Orokorra
TASAK
Indarreko Zerga Ordenantzen arabera (sakatu atal bakoitzean xehetasunak ikusteko):
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Tasak - Piraten etxea A
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Tasak - Piraten etxea B
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Tasak - Piraten etxea C
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Tasak - 17-25 urte
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Tasak - 16 urte arte
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Tasak - 26 urtetik gora
| Deskribapena | Kopurua | Salneurria |
|---|---|---|
Arrokaundietaren inguruan argitaratutako azken berriak
Kalez kaleko salmenta arautzen duen ordenantza proposamena
Ekarpenak aurkezteko epea 2026ko irailaren 15era arte egongo da zabalik
Argitaratze-data: 2026-09-10
Abian da Pasaiako Jabetze Eskolaren neguko programa
Izena emateko epea zabalik izango da irailaren 14tik 24ra arte
Argitaratze-data: 2026-09-10
Bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako eguneko zentroa abiaraziko dute Lezo, Oiartzun eta Pasaiak
Lezon kokatuta dagoen Kamineroetxea irailean jarriko da martxan, eta goizeko zerbitzua eskainiko die 18 pertsonari.
Argitaratze-data: 2026-09-09
Argitaratze-data: 2026-09-07
San Fermin txikietako gazteen kartel lehiaketa martxan da
Kartel irabazleak aurtengo jaiak iragarriko ditu eta sortzaileak 60 euroko saria jasoko du
Argitaratze-data: 2026-09-04







