Hasierako oharra
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak ezartzen duenez, lege baten edo erregelamendu baten proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren web atariaren bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten arau berriaren eraginpean gerta litezkeen subjektu eta ordezkaritza handiena duten erakundeek honako hauei buruz:
- A) Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
- B) Arau horren onespenaren premia eta egokitasuna.
- C) Araudiaren helburuak.
- D) Araudi bidezko eta Araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen:
Orri honetan Pasaiako Udalaren araudi-ekimenak zerrendatzen dira, kasuan-kasuan prozesuan parte-hartzeko bideak eta epeak zehaztuz.
Araudi berrien aldez aurreko kontsultak
2015-2019 5-Legealdia duen edukia.
Pasaiako kirol instalazioen gaineko araudiari buruzko aurretiko kontsulta
Ekarpenak aurkezteko epea, maiatzaren 13a arte
Argitaratze-data: 2019-04-11
Aldez aurreko kontsulta publikoa araudi berria egiteko: Etxebizitza turistikoak erregulatzea
Ekarpenak egiteko epea, martxoaren 8a arte
Argitaratze-data: 2019-02-15
Aldez aurreko kontsulta publikoa Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren araudi berria egiteko
Parte-hartzeko epea: Abuztuaren 2rarte
Argitaratze-data: 2018-07-04
Aldez aurreko kontsulta publikoa Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren zerga ordenantza berria egiteko
Parte-hartzeko epea: abuztuaren 2rarte
Argitaratze-data: 2018-07-04