APPAGAZTE! aplikazioa “Ongi etorri, gazte!” programaren barruan kokatzen da, gure udalerrian nerabe eta gazteen harrera errazteko, kontuan izanik haien jatorria, interesak, zaletasunak, beharrak, eta beste.
Lan bateratuaren fruitua da, Haurren eta Nerabeen Eskubideen Sailaren, Migrazio eta Aniztasun Sailaren, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailaren artean egindakoa.
Aplikazioa dinamikoa denez, haren bitartez, gure udalerria osatzen duten lau barrutietako udal baliabideen (hezkuntzakoak, aisialdikoak, kulturalak, kirolekoak, etab.) berri izango dute. Tresna hori 5 hizkuntzatan prestatu da: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta portugesez; izan ere Pasaian garrantzi gehien duten hizkuntzak dira. Aplikazio informatikoaren formula aukeratu dugu nerabe eta gazteek erabiltzen duten ohiko hizkuntzarekin bat egitearren, alegia, “sare sozialen hizkuntza”.