2011ko irailaren 30a arte, haur eta nerabeentzako Antzerki Eskolan matrikulatzeko epea
Antzerki Eskola
PASAIAN ANTZERKIZALETASUNA SUSTATZEKO EKIMENA
Zergatik jarri nahi dugu egitasmo hau martxan?
- Haur eta nerabeen artean aisia euskaraz landu nahi dugulako.
- Aniztasunaren aberastasuna bizitzeko gune bat nahi dugulako.
- Antzerkia, kultur espresio gisa, haur eta nerabeen garapen pertsonalerako tresna egokitzat dugula-ko.
- Azken finean, sormenak erakartzen gaituelako.
Zer eskainiko zaie haur eta nerabe horiei?
- Antzerki-eskola: ikasturtean zehar antzerkizaletasuna landuko duen eskola.
- Antzerki-emanaldiak: profesionalak eta amateurrak jarriko ditugu oholtza gainean, pasaitarrak zein kanpokoak, pasaitar guztiok eta ingurukoek antzerki-ikuskizun horiez goza dezagun.
Beste hainbat helburu lantzeko aukera
Egitasmo honen helburua, bistan da, antzerkizaletasuna sustatzea da. Baina espresio-bide horiek guztiak landuko diren horretan, beste hainbat helburu lantzeko aukera suertatuko zaigu. Hau da, zer esan nahi dugun, nola, gure jarrerak nolakoak diren, ondokoa nola tratatzen dugun, gurera nola erakartzen dugun, etab. Gaine-ra, hori dena, taldean egingo dugu, sormena taldean landuz, taldean konpartituz, hezkidetzan, ideiak integra-tuz.
Ez da gutxi antzerkia lantzeak eman dezakeena bai Kulturaren, Hezkuntzaren, Euskararen, Gazteriaren, Ber-dintasunaren zein Migrazioaren ikuspegitik. Horretarako, lehen urratsetako bat landu beharreko balioak fin-katzea izan da.
Elkarlanean gauzatuko den ekimena
Baina horrez gain, kulturgintzan eta zehazki antzerkigintzan adituak direnak behar ditugu, beraiek baitakite ongien guk transmititu nahi dugun hori nola gauzatu. Horregatik, egitasmoa Euskal Antzerkizaleen Elkartea-rekin eta Pasaiako antzerkizaleekin konpartitzen ari gara.
TAILERREN EGUNAK ETA ORDUTEGIAK
Adina Ordutegia
6 - 8 17:00 - 18:00 (17:45 - 18:45)*
9 - 12 18:15 - 19:15 (16:30 - 17:30)*
Gazteak 19:30 - 20:30 (19:00 - 20:00)*
* Trintxerpeko ordutegia
Non / Noiz
SAN PEDRO: Astelehenetan
TRINTXERPE: Asteartetan
DONIBANE: Asteazkenetan
ANTXO: Ostegunetan
Eskaeraren arabera ordutegiak eta taldeak berraztertzeko aukera egon daiteke.
MATRIKULA
Izena emateko epea: irailaren 19tik 30a bitartean
Orria entregatzeko tokiak: Pasaiako ikastetxeetan, udal liburutegietan edo Udaleko Kultura Sailean.
Ikasturte guztia Pasaiakoentzat 35 €
Kanpokoentzat 60 €
Kontu honetan sartu behar da dirua: 2001 0003 06 0010251007
Izen-emate orriarekin batera aurkeztu behar da ordainagiria.