Alkateordetzak
Pasaiako udalerriaren eraketa berezia da: geografikoki sakabanatuta dago eta BARRUTIEK zailtasunak dituzte elkarren artean komunikatzeko. Horren ondorio da, hain zuzen, antolaketa administratiboa eta politikoa ere berezia izatea.Horrela bada, udalerria osatzen duten lau barrutiek (hau da, Donibane, San Pedro, Antxo eta Trintxerpek), zinegotzi-ordezkari bana dute. Hau herritarrentzat barrutiko Alkateordea da eta honen ardurak dira: elkarte ezberdinekin harremanetan egotea, beregana jotzen duten herritarrei harrera egin eta artatzea, eta urtean zehar dagokion barrutian jaietako batzordeak antolatzen dituen ekitaldietako lehendakari izatea.
Hauek dira gaur egungo zinegotzi ordezkari edo alkateordeak:
Donibane
LORETO OSA OCON
TELÉFONOdonibane@pasaia.net
Jendearentzako arreta:
Hileko lehen asteartean, 18:00etatik 19:30era, udaletxe zaharrean
943 344034
Trintxerpe
ANDREA PALOMARES PIÑEIRO
TELÉFONOtrintxerpe@pasaia.net
Jendearentzako arreta:
Hileko lehen azteazkenean, 17:30etik 19:00etara Trintxerpeko Alkateordetzan
943 004304
Antxo
IZASKUN GÓMEZ CERMEÑO (Alkatea)
TELÉFONOantxo@pasaia.net
Jendearentzako arreta:
hileko lehen asteazkenean 18:00etatik 19:30era, Azokako 8. aretoan
San Pedro
NAHIKARI OTERMIN SOROA
TELÉFONOspedro@pasaia.net
Jendearentzako arreta:
Hileko lehen asteazkenean, 19:00etatik 20:00etara, Alkateordetzan
943 399348


Hirigintza arloko eskuduntza eta eginkizunak alkatearentzat berreskuratzea
Irailaren 5 arte
Argitaratze-data: 2020-08-24


Azaroan Antxoko alkateordetzan ez da jendaurreko arretarik izango
Argitaratze-data: 2019-11-06

Alkatearen eginkizunak eskuordetzea
2019ko irailaren 27tik urriaren 6a arte
Argitaratze-data: 2019-09-26