Pasaiako Alkatea
IZASKUN GOMEZ CERMEÑO, Pasaiako Alkatea
Pasaiako Udalaren izenean, ongi etorri web orri honetara.
Berori administrazioa herritarrengana hurbiltzeko tresna izatea nahi du Udalak. Bertan jasota ageri diren edukien eta baliabideen bitartez, informazio erabilgarri, interesgarri eta praktikoa eman nahi dugu, udaleko sail eta arloetan zer eginkizun garatzen ari diren zabaltze aldera.
Jakitun gara teknologia berriak erabili behar ditugula, eta pasaitarren eta udalerriaren interesen alde agertzen direnen eskura jarri behar ditugula horiek. Herritarrekin ezinbestekoa da aurrez aurreko tratu zuzena izatea. Horregatik, web hau moduko tresnak bultzatu behar ditugu, informazioa eskura jarriz, hurbilago agertuko garelako, eta arinago egingo ditugulako administrazioko izapideak.
Pasaiara bisitan etorri nahi dutenak besoak zabalik hartuko ditugu, udalerri honek badia naturala hartzen duen modu berean, bertako aberastasun historikoa eta kulturala, eta edertasun paregabea geure eginik. Web honetan bisitariak gure zerbitzu eta intereseko guneei buruzko informazioa izango du eskura.
Halaber, mundura irekita dugun leiho birtuala da. Pasaiatarra izan, bisitaria izan, eduki erabilgarriak izateaz gain, beharrezkoa den informazioa izatea espero dut.
Horrenbestez, jaso ezazue nire agurra.