Web edukia bistaratu

EGOITZAK EGINDAKO AGIRI ELEKTRONIKOAK EGIAZTATZEA

Udalak hainbat dokumentu elektroniko ematen ditu bere egoitza elektronikoan. Nahi izanez gero, dokumentu elektroniko horien benetakotasuna eta osotasuna egiaztatu ahal izango duzu, elektronikoki sinatutako kopia fidagarri bat lortuz.

Izapide horretarako ez duzu elektronikoki identifikatu beharko ziurtagiri batekin, baina egiaztatu nahi duzun dokumentua eskura izan beharko duzu.

Hiru dokumentu mota egiazta ditzakezu:

1.- UDALEKO PERTSONAREN BATEK DIGITALKI SINATUTAKO DOKUMENTUAK – CSV EGIAZTAPENA

Dokumentu horiek dokumentua sinatu duen pertsonaren sinadura digitala dute. Dokumentuaren beheko aldean QR kodea eta Egiaztatzeko Kode Segurua (EKS – CSV) ikusiko dituzu. Ondorengo irudian zirkulu gorriz inguratu ditugu bi kodeak (konfidentzialtasunagatik edukiak lausotu ditugu).

Dokumentuak CSVrekin egiaztatzeko, isurialdean agertzen den helbidera jo dezakezu edo botoi honetan klik egin:

CSV DOKUMENTUA EGIAZTATU

CSVa sartzen duzunean, egiaztatu nahi zenuen dokumentuaren kopia bat eskuratuko duzu, digitalki sinatuta.

 


2.- SISTEMA AUTOMATIZATU BATEK DIGITALKI SINATUTAKO AGIRIAK (CSVren ordez, KODEA edo GAKOA daramate)

40/2015 Legearen 41.1 artikuluak honela definitzen du administrazio-jarduketa automatizatua: Administrazio-jarduketa automatizatutzat hartuko da edozein egintza edo jarduketa, administrazio publiko batek osorik bitarteko elektronikoz egina administrazio-prozedura baten barruan, enplegatu publiko baten zuzeneko esku-hartzerik gabea.

Pasaiako udaleko Egoitza Elektronikoan hainbat prozedura automatizatu daude, eta horietako batzuek Udalaren Zigilu Elektronikoarekin elektronikoki sinatutako dokumentu elektronikoak eskuratzeko aukera ematen dute (adibidez, ordainagirien kopiak edo erroldatze-agiriak). Dokumentu-motaren arabera, goiko edo beheko aldean lauki bat agertuko da, ondorengo irudian agertzen dena bezalakoa, zure identifikazio-zenbakiarekin (IFZ/NAN) eta KODE batekin. Zirkulu gorriz inguratu ditugu bi zenbakiak, erraz aurkitu ahal izan ditzazun (konfidentzialtasunagatik edukiak lausotu ditugu).

Dokumentu horiek egiaztatzeko, laukian agertzen den helbidera jo dezakezu edo hurrengo botoian klik egin. Agertzen diren aukeretan, aukeratu "Dokumentuak egiaztatu (Dokumentu Gakoakin)" aukera.

EGIAZTATU DOKUMENTUA GAKOAREKIN

Zure IFZ/NAN eta kodea sartzen dituzunean, egiaztatu nahi zenuen dokumentuaren kopia bat lortuko duzu, Udalaren Zigilu Elektronikoarekin digitalki sinatuta.

Dokumentua eskuragarri egongo da dokumentuan ageri den dataren ondorengo 3 hilabeteetan.

 


3.- ORDAINAGIRIEN XEHETASUNA (bankuko laburpenetik)

Ordainagiri baten kopia bat eskura dezakezu zure banketxeak bidaltzen dizun laburpenetik abiatuta.

Hurrengo irudian banketxe batek igorritako laburpen bat erakusten da. Erreferentzia bi aldiz azaltzen da (gorriz inguratu dugu), eta gakoa edo kodea (urdinez inguratua). Konfidentzialtasun arrazoiengatik zenbakiak lausotu ditugu.

Banku-laburpen horren kopia bat lortu nahi baduzu, Udalaren zigilu elektronikoarekin digitalki sinatua, laburpenean agertzen den helbidera jo dezakezu edo hurrengo botoian klik egin. Agertzen diren aukeretan, aukeratu "Ordainagirien xehetasuna" aukera.

ORDAINAGIRIEN XEHETASUNA EGIAZTATU

Zure IFZ/NAN (letra larriarekin), banku-erreferentzia eta laburpenaren kodea (edo gakoa) sartzen dituzunean, egiaztatu nahi zenuen dokumentuaren kopia bat lortuko duzu, Udalaren Zigilu Elektronikoarekin digitalki sinatua.