Eduki publikatzailea

Alabortzako hondakin bilketa

2026/08/30 11:00 - 13:00

Euskara Gaztelania

Aldarrika ezazu planeta osasuntsu bat, oso maitea dugun paraje zoragarri honetan hilero-hilero (azken igandean) antolatzen dugun zabor-bilketan parte hartuz.

    • Partekatu taldean itsas kontserbazioaren inguruko zure talentua eta kezkak.
    • Sortu eta partekatu arazoari buruzko datuak, herritarren zientziaren bidez ikertzeko.
    • Ikasi zaborrak itsasora nola iristen diren, eta horien inpaktuak zein diren.

Esperientzia honen bitartez, ulertuko duzu zein diren itsas zaborren arazoa konpontzeko gakoak.  Talde-lanean arituko gara beharrezko ekipamenduarekin eta profesionalen laguntzarekin; arazoa identifikatuko dugu herritarren zientziari esker, eta prebentzioa landuz arazoa nola konpon daitekeen ikasiko dugu.

Askotan ikusten ez ditugun arren, zaborrek ibilbide isila egiten dute lur barnetik ozeanora arte, eta horrek eragina du planetaren biodibertsitatean eta orekan. Esperientzia honetan, aurkitutako hondakinak bildu, sailkatu eta aztertuko ditugu, eta ekintza bakoitza datu baliotsu bihurtuko dugu zientziarentzat eta administrazioentzat. Esperientzia horrek aukera emango dizu zuk bezala beste era batera jokatu nahi duten pertsonekin. Lankidetza- eta ikaskuntza-giroan, ikusiko duzu egunerokotasunean aldaketa txiki batzuk eginda, hondakin horiek itsasora iristea eragotz dezakegula.

OHARRAK:

    • Jarduera hau ez da egokia mugikortasun urriko pertsonentzat.
    • Oinetako eta arropa erosoak behar dira, eguraldiaren arabera.
    • Jarduera 48 ordu lehenago baieztatuko da, baldintza ozeanografiko eta meteorologikoen arabera.
 

INFORMAZIOA ETA SARRERAK

Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk