Eduki publikatzailea
Tailerra: Zure emozioak ezagutu
2026/04/17 17:30 - 19:30
12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerraren bitartez, osasun mentaleko ohitura osasungarriak sustatu nahi dira, arrisku-faktoreen prebentzioa eginez eta babes-faktoreen garapena bultzatuz.
Izan ere, gaur egungo gizartean moldatzeko eta, orokorrean, gure bizitza ahalik eta egokien kudeatzeko ezinbestekoa da geure burua ezagutzea eta maitatzen ikastea.
Marrazki-teknika artistikoetan oinarritutako dinamikak erabiliko dira ikastaroan zehar. Introspekzio emozionala errazteko bizipen- eta esperientzia-tresna gisa erabiltzen dira marrazkiak.
Tailerrean parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da gazteria@pasaia.net helbidera e-mail bat bidaliz, datu pertsonalak (izen-abizenak, adina eta telefonoa) jarrita. Izena emateko epea apirilaren 14an amaituko da.







