Eduki publikatzailea

Jaiak: San Fermin

2025/07/04

-

2025/07/08

Antxo

Euskara Gaztelania

Aurten ere, ezustean ate joka ditugu Sanferminak. Ilusio handiz prestatu dituzte jaiak  Antxoko Jai Batzordean herriko elkarte eta eragileek. Jaietako egitarauaren banaketa hasia da eta laster jasoko duzue zuen etxeetan. Azaleko irudia Beñat García Sagarzazurena da, hark irabazi baitu aurtengo kartel-lehiaketa.

Barraketarako ere lortu dugu adostasuna, eta iaz baino gutxiago ordaindu beharko dira. Ez dira albiste txarrak!

Gozatu jaiak errespetuz eta giro jatorrean!

EKAINAK 28

  • 11:00 Axular pala txapelketako finalerdiak.
  • 12:00 Axular pala txapelketako finalak.
  • Ondoren, pala txapelketako bazkari herrikoia Axular plazan.

EKAINAK 29

  • 11:00/14:00 eta 16:00/19:00: Puzgarriak Axular plazan.

UZTAILAK 2

  • 20:00 “RECORDANDO MOCEDADES". Trebera antzerki taldearen eskutik. San Fermin Elizan. Sarrera doan.

UZTAILAK 4

  • 16:00 - Futbitoko finala Usozeko kanpan kale-hezitzaileek antolatuta.
  • 17:00 - 5-10 urte bitarteko haurrentzako tailerrak, Gure Zumardian, Topagunearen eskutik.
  • 18:30 – Pala finala 16 urtetik gorakoentzat Ibaiondo frontoian, Papinek antolatuta.
  • 18:30 – Moliñomariren etorrera Topagunearen eskutik.
  • 19:00 – Topa Topagunean.
  • 19:30 – Jaien aurkezpena Gure Zumardiko oholtza nagusian.
  • 20:00 – TXUPINAZOA. Trintxerpeko Illunbe Bandaren emanaldia Pasaitarra Musika Elkartearen mendeurrenaren omenez.
  • Ondoren, erraldoi eta buruhandiak kaleetan barrena.
  • 20:45 – Futbitoko finala Usozeko kanpan.
  • Ondoren, Malatxo txaranga Usozetik Biteri plazara Papinek antolatuta.
  • 22:00 – Afaria norberak ekarritakoarekin Topagunearen gunean.
  • 23:00 – DJ Iker Rodriguez Mimos tabernan.
  • 23:00 – “MUGAN” taldearen kontzertua Topagunean.
  • Ondoren, “Kilimak” eta DJ La Fulana Topagunean.
  • 00:00 – Helduen danborrada herrian barrena.
  • 00:00 – DJ Esm, DJ Javi Hidalgo eta DJ Lizzy Papinen.

UZTAILAK 5 - Euskal jaia

  • 6:30 – Diana
  • 10:00/12:00 – Plater tiraketa lokala Hondarribiko tiro zelaian Galepertarrak elkarteak antolatuta.
  • 11:00/13:00 – Haurrentzako arrantza txapelketa, 0 eta 16 urte bitartekoentzat, Julian Mate I. Memoriala, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
  • 12:00 – Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
  • 13:00 – Marianitada girotua Topaguneak antolatuta.
  • 14:30 – Bazkari herrikoia Biteriko karpan.
  • 16:00 – Mus txapelketa Hogei tabernan.
  • 17:00 – Helduen danborrada Berrara igotzea.
  • 17:00 – Tortilla txapelketa Axular plazan.
  • Ondoren, txaranga bertan.
  • 17:00/18:00 – Jirabira haurren txaranga Gure Zumardian. Euria egingo balu, Ibaiondon.
  • 18:30 – Bertsolariak Mimos tabernan: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin.
  • 19:00 – Basari elkartearen danborradako luntxa elkartearen parean.
  • 20:30 – Basari elkartearen danborradaren irteera Usozeko kanpatik.
  • 22:30 – Arkale, Eztanda eta Brigade loco taldeen kontzertuak Papinen.
  • 23:00 – DJ Iker Rodriguez Mimos tabernan.
  • 23:30 – Itzal Erromeria Gure Zumardiko oholtza nagusian.
  • 00:00 – Txita Ibiltaria Topagunearen eskutik.
  • Ondoren, DJ Txorimalo Papinen.
  • 02:00 – Fresa Morango Topagunean.
  • 03:00 - DJ Itzalpeko laguna Papinen

UZTAILAK 6 – Gazte eguna

  • 11:00 – Xake txapelketa adin tarte guztientzat jubilatuen egoitzan.
  • 12:00/18:00 – Marmitako txapelketa eta ondoren bazkari herrikoia eta mariatxia Galepertarrak elkartearen eskutik.
  • 12:00 – Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
  • 13:00 – Nafarroako jotak Gure Zumardiko oholtza nagusian.
  • 15:00 – Bazkaria Topagunearen gunean.
  • Ondoren, jolasak eta Hamarru elektrotxaranga.
  • 18:30/22:30 – DJ Nemux Mimos tabernan.
  • 20:30 – Salbea San Fermin elizan.
  • 22:00 – Albina eta Divina Topagunean.
  • 23:00/02:00 – “Zazpi zar” Erromeria oholtza nagusian.
  • 23:00 -   DJ Nemux Mimos tabernan.
  • 23:30 – DJ Esm Laket tabernan.
  • 23:30 – Tekno gaua Papinen.

UZTAILAK 7 - San Fermin eguna

  • 06:30 – Diana
  • 12:00 – Meza nagusia San Fermin elizan.
  • 13:00 – Parrillada Laket tabernan.
  • 14:30 – Saltseroen bazkaria Biteri plazan.
  • Ondoren, Tximeleta Txaranga.
  • 17:30 – Haur danborrada herriko kaleetan barrena, erraldoi eta buruhandiekin batera.
  • Ondoren, merienda.
  • 18:30 – Herri kirolak Gure Zumardian.
  • 19:30 – Erromeria Alkarkide txarangarekin Mimos tabernan.
  • 22:00 – Playback lehiaketa Topagunean.
  • 23:00 – DJ Lasa eta DJ Sagar Mimos tabernan.
  • 23:30 – Dantzaldia Akerbeltz taldearekin Gure Zumardiko oholtza nagusian.
  • 00:00 Kuadrillen gaua Topagunean.
  • 00:00 Kuadrillen gaua Papinen.

UZTAILAK 8 - Haurren eguna

  • 11:00/13:00 – Karabina txapelketa haur eta helduentzat Biteri plazan, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
  • 11:30  - Toka eta poteko banakako txapelketa Zaharren Tokian, dagokion inskripzioa egiten duten Antxoko erretiratu guztientzat.
  • 12:30 – Zaharren Tokiko jarduera guztien sari banaketa.
  • 12:00 - Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
  • 14;30 – Bazkari herrikoia Zaharren Tokian, eta dantzaldia 17:00etatik aurrera.
  • 14:30 – Haur bazkaria Biteri plazan Xaxorda elkartearen eskutik.
  • 16:00/19:00 -  Ur Puzgarriak Gure zumardian Topagunean eskutik.
  • 17:00 -  Mahai jolasak Topagunean.
  • 23:30 – Zezensuzkoa Gure Zumardian.
  • 00:00 – Gaixoa ni.

PROGRAMA OSOA PDF FORMATUAN (11,10 Mb)

Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk