Eduki publikatzailea

Jaiak: San Pedro

2025/06/26

-

2025/06/30

San Pedro

Euskara Gaztelania

EGITARAU OSOA (PDF 17,4 Mb)

EKAINAK 20

  • 18:30 - Harrotasunez margotzen!

Aurten berriro ere Ekainaren 20an, 18:30ean, ekintza sinboliko eta koloretsu baten parte izatera gonbidatzen zaitugu: San Pedroko zebrabidea LGTB+ banderaren koloreekin margotuko dugu berriz, aniztasuna, berdintasuna eta errespetua ospatzeko.

Etorkizun inklusiboago baterako pausoa emateko elkartuko gara, harrotasunez gure kaleak koloreztatzeko.

Ekar itzazu zure energia, brotxa eta denon artean arratsalde berezi bat partekatzeko gogoa!

#HarrotasunaUrratsezUrrats #Ekainak20Harrotasunez

EKAINAK 21 – ARRANTZALE EGUNA

Bizilagun guztiak arrantzale zapian lepoan jantzita.

  • 7:30 – Arraitxiki txapelketa. Ondoren, sari-banaketa, eta sardina- eta saiheski-jana Torreatzen.
  • 12:00 – Pasaiako jaien aurkezpen ekitaldia, San Pedroko herriko plazan.
  • 16:00 – Triatloia.
  • 18:00 – Helduentzako Braulio Del Dedoren oroimenezko bote txapelketa La Cepa tabernan.
  • 18:30 – “Novas fontes” gaita-bandaren kalejira.
  • 18:00/20:00 – Argazki erakusketa Arrantzaleen auzoan.
  • 20:00 – Pintxo galiziarrak ludotekaren kanpoaldean.
  • 20:30 – Mariatxiak Arrantzaleen auzoan Mariachi Azteca taldearekin.
  • 21:00 – "Novas fontes" elkarteari aitortza-txapela ematea.
  • 22:00 – Disko-festa.

EKAINAK 22

  • 14:00 – 80 urtekoen bazkaria

EKAINAK 23

  1. 22:00 – San Juan sua, Lamiak Dantza Taldeak girotuta.

EKAINAK 25

  • 17:30 – Haurren frontenis finala (6-16 urte).
  • Jaietan suziriak botako dira 12:00etan eta 17:00etan

EKAINAK 26

  • 17:00 - Haurrentzako merienda portuko etxeetan.
  • 17:30 – Buruhandiak frontoian.
  • 18:00 – Futbito finala.
  • 19:00 – Haur danborrada portuko etxeetatik (4-16 urte bitarte).
  • 20:00 – Txupinazoa Agustin Osaren eskutik, eta LGTBIQ+ ikurrinaren igoera.

Ekainaren 26an, San Pedro jaietako hasiera iragartzen duen txupinazoarekin batera, Alkateordetzako balkoian berriro ere LGTBIQ+ bandera zintzilikatuko dugu, aniztasunaren, askatasunaren eta pertsona guztien eskubideen aldeko sinbolo irmo eta ikusgarri gisa.

Keinu hori ez da ospakizun hutsa, baizik eta beharrezko aldarrikapen bat: oraindik egiteko asko dago diskriminazioaren eta gorroto diskurtsoen aurka. Harrotasunaren bandera tinko eta duintasun osoz altxatzen dugu, ez dagoelako jairik errespeturik gabe, eta LGTBIQ+ eskubideak giza eskubideak direlako.

Gora San Pedro eta gora Harrotasuna!

  • 22:00 – Helduen danborradak Gatzagatik.
  • 00:00 – Javi DJa portuko oholtzan.

EKAINAK 27

  • 7:00 – Diana Kitadelpare txarangarekin.
  • 11:30 – Haurren kalejira frontoitik.
  • 17:00 – Piratakada frontoian (11 urtetik gorakoentzat).
  • 19:00 – Pote eta igel txapelketa jubilatuen eskutik Hiru t’erdin.
  • 20:00 – Besark taldea Antxetan.
  • 22:30 – Erromeria Iratzar taldearekin.

EKAINAK 28

  • 12:00 – Haurren Inudeak eta Artzainak.
  • 17:00 – Desafioa: San Pedro/ Donibane, Kitadelpare txarangak girotuta frontoian.
  • 20:30 – Afari herrikoia.
  • 22:30 – Rockalean
  • 01:00 – Bad Sound System taldearen kontzertua oholtza nagusian.

EKAINAK 29 (San Pedro eguna)

  • 10:00 – Diana txistulariekin.
  • 11:00 – Porrusalda txaranga. Herritarrei dei egiten zaie zuri-gorriz janzteko.
  • 11:00 – Licinio Refice meza.
  • 12:00 – Helduen Inudeak eta Artzainak.
  • Ondoren, Bermutekea Boteron.
  • 17:30 – Helduen pilota finalak.
  • Ondoren, Jose Inazio Murua Elizondo eta bere musika frontoian.
  • 19:00 – Buruhandiak eta erraldoiak dultzaineroekin kaleetan barrena.
  • 20:00 – Kontzertua Begi haundin. Reggae session: Hodax eta Mane Galinha.
  • 23:30 – Gonzalo txosnan.
  • Ondoren, DJ Hodax eta Garinbo.

EKAINAK 30

  • 11:30 – Tratu onaren aldeko haur-lasterketa, udaleko Eskubidean planaren barruan antolatua.
  • 12:00 – Bustiña-Eskamak partida frontoian.
  • Ondoren, haurren bazkaria Txokon.
  • 18:00 – Goazen nait.
  • 20:00/22:30 – Dantzaldia frontoian Modestorekin.
  • Ordu berean afari autogestionatua frontoian. Jai Batzordeak bokatak eta edariak jarriko ditu salgai.
  • 22:00 – Zezensuzkoa frontoian.
     
Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk