Eduki publikatzailea

Ipuin kontaketa: "Amazonia gara"

2025/04/28 17:30 - 18:30

Euskara

Marimotots eta Porrotxek Amazoniara egin zuten bidaiari buruz arituko dira Libe lagunarekin, bidean ezagutu zituzten zuhaitz, lagun eta ohiturak ekarriko dituzte gogora Pasaiara eta bidean bizitako hainbat abentura ere bai. Zuhaitzetara igo eta munduari beste leku batetik begiratu nahi diotenei bereziki eskainitako ipuin kontakizuna da hau.

Partaideak:

  • Katxiporretako Porrotx eta Marimotots
  • Alboan Fundazioko Libe

4-9 urte bitarteko umeentzat. Umeek izango dute lehentasuna, beraiei zuzendutako ikuskizuna baita. Helduek mesedez haurren sarrera lehenetsi.

SARRERAK AGORTU DIRA (begiratu San Pedroko emanaldia)

Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk