Eduki publikatzailea
Bilera irekia herritar eta eragileekin, San Pedroko kioskoaren etorkizuna erabaki aurretik
2025/04/10 19:00 - 20:30
San Pedroko udal aretoa (Erti)
2010. urtean San Pedroko frontoi inguruko berrurbanizazio lanak zirela eta, Torreatzera lekualdatu zen kioskoa behin-behinean. Ordutik, kioskoa ez da bertatik mugitu eta ez da kioskoaren etorkizuna zein izango den zehaztu ere.
Hori horrela, Udalak kioskoaren etorkizunari buruzko erabakiaren inguruan hitz egiteko bilera irekia deitu du. Bertan, aztertu diren aukerak partekatu, udal gobernuaren ikuspuntua azaldu, eta herritar zein eragileen iritziak entzun nahi dituzte udal ordezkariek.
- Eguna: apirilak 10, osteguna
- Ordua: 19:00
- Lekua: San Pedroko udal aretoa (Erti)
Bilera San Pedroko herritar eta eragileei irekia izango da eta udaletik bertaratzeko gonbita egiten da.
