Eduki publikatzailea

Jaialdia: "Fanzine Breaker"

2025/05/08

-

2025/05/10

Antxo

Euskara Gaztelania

Breaker fanzinea eta bere heavy jaialdia Antxora itzuliko dira azken aldiz 40. urteurrena ospatzeko

Programazioa:

Maiatzaren 8tik, osteguna, 10era, larunbata, Antxoko Kultur Etxean:

Erakusketa: "Breaker fanzinearen historia eta oroitzapenak".

Taldeen argazkiak eta fanzinearen material historikoa jarriko dira ikusgai. Halaber, fanzinearen zenbakiak begiztatu eta muntaketa-prozesua ikusi ahal izango da. Ordutegia: ostegun eta ostiraletan 18:00etatik 21:00etara eta larunbatean 17:00etatik 19:00etara.

Maiatzaren 8an, osteguna, 19:00etan Antxoko Kultur Etxean:

Hitzaldia: "40 urte agertokien gainean".

40 urte zuzenean jotzen daramaten musikari gonbidatuek parte hartuko dute:

  • Mikel Kazalis (Estigia, Negu Gorriak, Kuraia eta Anestesia).
  • Felix Lasa (Leize).
  • Gonzalo Ibañez (La Perrera Nuevo Catecismo Catolico).

Amaieran, Hardwave talde heavy antxotarraren hainbat abesti entzun ahal izango dira.

Maiatzaren 10ean, larunbata, 20:00etan:

"BREAKER FEST" egingo da Biteri plazan.

KALEAN (Lasarte), LEIZE (Zestoa), eta ANESTESIA (Zarautz) taldeek joko dute. Sarrera doakoa izango da.

Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk