Eduki publikatzailea

Antzerkia: "El patio de las Moreras"

2025/02/23 19:00 - 20:30

Gaztelania

Vaiven produkzioak taldearen eskutik, "El patio de las Moreras" antzerkia, Donibanen.

Sinopsia: Isabelek hogei urte daramatza jaioterritik kilometro askotara bizitzen, familiatik, sustraietatik eta haurtzarotik urrun. Ama, Amparo, gaixotu egiten da, eta Isabel etxera itzultzen da haren zaintzan laguntzeko, Candi ahizpak eta aitak arnasa hartzeko aukera izan dezaten, haiek baitira bertan bizi eta egunerokotasunaz arduratzen direnak. Batbatean, etxea, usainak, soinuak, objektuak, argia...

Vaivén Produkzioak herri txiki bateko familia xume bati ahotsa ematen dio, ez dakigu zein herri den, baina laranja-lore usaina, bakailaoa pil-pil erarena eta eltzeko-madrildarraren usaina ere nahasten diren lekua da. Familia honek bere iragana eta oraina modu ausart eta konprometituan bizi ditu, eta elkar ulertzearen kantua eskaintzen digu.

Sarrerak: 11€ Bibe.me

Google Calendar-era gehitu

Beste ekitaldi batzuk