Edukira joan

Logotipoa-Izena-Unicef-PuntuMorea

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Aplikazio habiaratuak

Adinberri

ADINBERRI erreferentziazko zentro berria dela eta, AASSak aldatzeko herritarrek parte hartzeko programa


Udalbatzak, 2020ko uztailaren 15ean egindako batzarrean, herritarrek parte hartzeko ondorengo programa onartu du: Pasaiako Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen aldaketa, ADINBERRI adinekoentzako  erreferentziazko zentro eta osasun- eta laguntza-ekipamendu berria definitzeko.

Lurralde-antolamendu planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuaren 3.2 artikuluak dioena betez, programa argitaratzen da.

Dokumentuaren sustatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia da eta "Adinberri" zentroaren sustatzailea ere bada. Aldiz, AASSen aldaketa izapidetzea Pasaiako Udalari dagokio.

Parte-hartzea hainbat jardueratan oinarrituko da, eta horien bitartez, eztabaida publiko eta sozialak sortuko dira tokiko kudeaketako gai zehatz baten inguruan: hiri-antolamendua. Horrela, Pasaiako etorkizuneko plangintzari buruzko hausnarketarako topaguneak sortuko dira eta herritarren ekarpenek AASSen aldaketaren eduki teknikoak aberastuko dituzte, emakumezko zein gizonezkoen ikuspegia kontuan hartuz.

 

PASAIAKO ARAU SUBSIDIARIOEN ALDAKETA PUNTUALA ADINBERRI ERREFERENTZIAZKO ZENTRO BERRIA DEFINITZEKO. HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROGRAMA

PDF (0,5 Mb)

ADINBERRIren inguruko berriak

Udalbatzak aho batez onartu du Adinberri zentroa eraikitzeko Arau Subsidiarioak aldatzea

Udalbatzak aho batez onartu du Adinberri zentroa eraikitzeko Arau Subsidiarioak aldatzea

400 lanpostu baino gehiago sortuko dira eta Trintxerpeko hiri-berrikuntzan eragingo du

Argitaratze-data: 2021-06-30

Adinberri adinekoen zentro berrirako arau subsidiarioak aldatzeko partaidetza-prozesua

Adinberri adinekoen zentro berrirako arau subsidiarioak aldatzeko partaidetza-prozesua

Informazio saio publikoa on-line: azaroaren 30ean

Argitaratze-data: 2020-11-26

Adinberri adinekoen zentro berrirako arau subsidiarioak aldatzeko partaidetza-prozesua

Adinberri adinekoen zentro berrirako arau subsidiarioak aldatzeko partaidetza-prozesua

Informazio saio publikoak on-line: azaroaren 16an eta 30ean

Argitaratze-data: 2020-11-11