Pasaia, haurren eta nerabeen hiria
Udalak haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko udal plana garatua du, eta berorren bitartez, udal-bizitzan eta Pasaiako herrian haurren eta nerabeen partaidetza bultzatzeaz gain, adingabeak subjektu politiko bihurtu nahi ditu. “Eskubidean” izeneko plana baliatuko da haurren eta nerabeen eskubideak garatzeko ezein udal-politika bultza dadin, eta adingabeak herriaren garapenean txerta daitezen. Haien arteko eta eragileen arteko elkarlana dinamizatzen laguntzeko proiektua da “Eskubidean”. Udalean aspaldi ulertu genuen gure herriko 2.430 haur eta nerabeak babestea gure herriaren etorkizunaren aldeko apustua egitea zela.
UNICEFen zigilua eskuratu dugu
Pasaiak haurren lagunak diren hirien aitorpena jaso du Oviedon, UNICEF erakundearen eskutik. UNICEFek, Haurren Lagun diren Hirien zigiluaren bidez, Pasaian haur eta nerabeen alde egiten den lana nabarmendu eta aintzatesten du.

Trintxerpeko jaietan nerabeek euren lekua hartu dute!
Argitaratze-data: 2022-07-06

Oztopodun zirkuitua Udaldiaren baitan (haur eta gazteek proposatutako udako jarduerak)
Uztailaren 1ean
Argitaratze-data: 2022-06-30


Argitaratze-data: 2022-06-17

Udaldia: Pasaiako haur eta gazteek proposatutako udako jarduerak
Izen-ematea ekainaren 17a arte
Argitaratze-data: 2022-06-03

Haurrek eta gazteek gertutik ezagutu dituzte Pasaiako udal zerbitzuak
Martxoaren 29an eta 30ean udaletxera hurbildu dira
Argitaratze-data: 2022-04-04

Haurren eta nerabeen parte-hartzea dela-eta, ikasturte honetan lehen pausoak egin dira
Argitaratze-data: 2022-01-27

Lankidetza hitzarmena Foru Aldundiarekin gazteak tokiko politika publikoetan inplikatzeko
Argitaratze-data: 2021-11-24