3.- Urratsak
Urratsak
3.1. Aurreko lanak
Prozesuaren urrats nagusiak hauek izango dira
Komunikazio plana:
- Prozesua talde politikoei aurkeztu.
- Prozesua aurkeztu eta parte hartzeko gonbita eginez prentsaurrekoa
- Prozesuaren berri emanez eta kokatuz biorrikoa egin.
- Lehen saioaren oinarri gisa erabiliko den aurretiko informazioaren prestaketa.
Topaketaren garapena:
Topaketak hiru saio izango ditu eta horietan bai taldeko lana baita talde osoko lana egingo da. Halere prozesu ireki eta malgua izango da, hau da, alde batetik udalak ekarri edo partaideek eskatzen duten informazioz osatuko da eta topaketaren erritmora egokitu egingo da.3.2. Prozesuaren garapena
Prozesua, definitu den moduan, hiru aldi edo saiotan egingo da.
Lehen aldia edo saioa:
Helburua: Gure errealitatea ezagutzatik, bizi garen lurralde honen errealitate fisiko, soziologiko eta urbanistikoa ezagutzatik hiria eraikitzeko oinarrizkoak diren elementuak ezagutzea eta azkenik gure eztabaidan kontuan hartu behar ditugun oinarrizko parametro urbanistikoak ezagutzea.
Garapena:
- Prozesuaren berri eman
- Informazioa jaso, kontrastea egin, zalantzak argitu eta gure kezkak bideratzea Pasaia eta La Herrerako egun eta etorkizunaren inguruan.
- Saioa balioetsi.
Helburua: La Herrerako etorkizuneko ordenaziorako herritarren iritziz zeintzuk izan behar duten jarraituko beharreko irizpide eta helburuak ondorioztatzeko eta jarrera komun bat hartzea.
Garapena:
- Galderak, zalantzak, argipenak jasotako informazioaren inguruan
- Eremu honetako garapenean herritarrek dituzten perspektibak. Horien inguruko azalpena, kontrastea eta eztabaida
- Ondorioa eta ordenaziorako irizpide eta helburuen adostasun dokumentua.
- Saioa balioestea
Helburua: La Herrerako etorkizuneko ordenaziorako herritarren proposamena definitzea eta prozesuaren jarraipenerako ekintzak zehaztea.
Garapena:
- Bigarren saioko ondorioak ezagutu ondoren eta horiek aintzat harturik taldeko jarrera komun bat osatzea herritarren ordenazio proposamena eraikitzeko.
- La Herrerako ordenazioa onartzeko prozeduren jarraipenerako ekintzak aztertzea,
- Saioa bera eta prozesu guztia balioetsi..
3.3. Bukaerako urratsa
- Prozesuaren balioespena egin: baliagarritasuna, ikasitakoa, aurrera begirako lan-ildoak, etab.
- Prozesuari buruzko txostena landu
- Komunikazio-ekintzak amaitu. Parte hartu duten herritarrei bereziki, eta oro har Pasaiako herritar guztiei proiektua zertan gelditu den adierazi, udalaren erabakien berri eman.
3.4. Partaideak eta Taldekatzea.
Topaketa honetan partehartze eremua Pasaiako udalerri osoa eta egun Donostiaren administraziopean bizi diren pasaitarrena izango da. Saio bakoitzetik partehartzaileen erregistroa egingo da, informazioa, memorial eta abar banatu ahal izateko.
Lan saioetan hainbat momentutan talde lanean arituko da eta beste batzuetan talde osoko lanean.
Taldeetako lanerako partehartzea borondatezkoa izango da baina taldekatzea adina eta genero ikuspegiak kontuan hartuta egingo da, honela orekatuak suerta daitezen eta Topaketaren gaiaz parte hartzeko, entzuteko, eztabaidatu eta hizketan egiteko zailtasun berezirik eta desberdintasun larriegirik egon ez dadin.
Lan saio guztiak metodologi eta diseinu berdinarekin garatuko dira.
Taldekako lana suspertzeko era honetako prozesuetan eskarmentua duten lagun batzuen lankidetza izango dugu.
3.5. Datak eta lekuak
- Ekainaren 13an: Aurkezpena alkateak eta demokrazia parte-hartzaileko zinegotziak egingo dute, eta gero lehen saioa egingo dugu, Pasaia eta La Herrerako bizi berritze prozesuak ezagutzeko.
- Ekainaren 20an: Bigarren lan saioa. Hiria eraikitzeko beharrezkoak diren irizpide eta elementuak ezagutzea eta La Herrerako ordenaziorako irizpide eta helburuak sortzea.
- Ekainaren 27an, Hirugarren saioa La Herrerako ordenaziorako jarrera komunaren formulaziorako eta prozesuaren jarraipenerako ekintzak aztertzeko.
3.6. Komunikazio plana
Herritarren arteko topaketa hauen oinarria eta ardatza komunikazioa, ezagutza eta informazioa da. Horregatik komunikazio plan bat marraztuko dugu helarazi nahi dugun mezua egoki jakinarazteko eta parte hartzera bultzatuko gaituena.
Horregatik Pasaiako Udalak bitarteko hauek erabiliko ditu:
- Topagunean parte hartzera gonbidatzen duten kartelak
- Prozesuari buruzko informazioa udalaren web orriaren bitartez
- Ekarpenak egiteko bideak irekiko dira pasaialanduz@pasaia.net-etik
- Prozesuaren hastapenerako egingo den informazioa
- Topagunearen ondorioak jasoko dituen argibide-eskuorria