Web edukia bistaratu

Jatorri-Aniztasuna Buruzko Topaketa

Pasaiako Udalak datorren 2011ko ekainaren 2rako, Migrazio eta Aniztasun Arlotik, Topagune bat antolatu du. Helburua da Pasaian, eta Euskal Herrian, leku askotako jendea elkarrekin bizitzeak berekin dakartzan ondorioez egin den parte-hartze prozesuaren emaitzak partekatzea, detektatu diren premiak, erronka eta konpromiso zehatzak konpartitzea.

Beraz, datorren ekainaren 2an, arratsaldeko 18:30etan Trintxerpeko Alkateordetzan, topaketa bat egingo dugu prozesuan parte-hartzen duten guztiekin, gizarte, politika, kultura eta kirol eragile guztiekin, gure udalerria osatzen duten jatorri ezberdineko pertsona guztiekin, parte-hartze prozesutik ateratako ondorioen berri emateko.

 

Fitxategiak