2009ko ekaina: San Pedroko lonjari buruzko prozesu parte-hartzailearen emaitzak. Proposamenak eta balorazioa. Adostasunak

Amaierak

San Pedroko lonja zaharberritzearen inguruko herritarren prozesu parte-hartzailea 2009ko apirila eta maiatza artean egin da; bertan, herritar eta interesatu askok parte hartu dute.

Guztira 5 bilera egin dira, apirilaren 4 eta 25ean, eta maiatzaren 9, 16 eta 25ean; bilera horietara, 40 lagun baino gehiago gerturatu dira.

Udala oso pozik dago prozesu horrek eman dituen emaitzak ikusita, demokrazia parte-hartzailea inoiz baino beharrezkoagoa eta posibleagoa dela argi azaltzen baitu.

Herritar guztiak etorkizunean egin daitezkeen antzeko prozesuetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu: denon artean Pasaia hobea eraikiko dugu!!

ADOSTASUNAK

  • Denek uste dute gaur egungo lonja birmoldatu egin behar dela (bai eraikin fisikoa eta haren kudeaketa, bai egun dagoen jarduera ekonomikoak sortzen dituen kalteak).
  • Proiektu berriaren bidez, lonjak orain arte eragin dituen kalteak gainditu behar dira: trafikoa, zaratak, zikinkeria, usain txarrak, langa eta pribatutasuna.
  • Lonja biziberritzea aukera bat da San Pedrorentzat: aprobetxatu egin behar da, eta  beharrei irtenbide bat eman.
  • Arrantza da historikoki S. Pedrori izaera ematen diona, eta gure nortasunaren parte da; hori dela eta, izaera hori mantendu egin behar da, eta haren biziberritzean nabarmendu behar dugu.
  • S. Pedrok eta inguruak hiria garatzeko espazio fisikoa behar dute (urbanizatzeko, jarduera ekonomikoetarako, aparkalekuetarako, gizarte-ekipamenduetarako espazioa)
  • Hiriaren eta portuko espazioaren arteko bateragarritasuna bermatuko duen definizio berria behar da.
  • San Pedrok jarduera sozioekonomikoa berritu behar du, eta anitza izan eta hainbat eremu uztartu beharko ditu: aisia, kultura, arrantzaren izaera historikoa, merkataritza, ostalaritza, turismoa…).
  • Arrantzaren inguruko jarduerak garatu behar dira etorkizunean: arrantza-kultura; arrantza-aisia; arrantza-merkatua, arrantza-turismoa…
  • Herriko jarduera ekonomikoa eta soziala uztartzea.
  • Egun lonjak hartzen duen espazio osoa definitu behar da, ez soilik lonjaren eraikinaren erabilera.
  • Arazoak murriztea, neurri teknikoen bidez (jarduera lur azpira sartzea, eraikuntza tipoa, instalazio modernoagoak...), eta jarduera-araudia betez.
  • Hiri-paisaia kontuan hartu eta erakargarria izango den proiektua garatzea (irudia, pasealekua, egoteko espazioak...)
  • Garraioaren arazoan arreta berezia jartzea (kamioiak herritik paseatzea edo ez), sortuko diren arazo teknikoei aurre egin ahal izateko.
  • Behar-beharrezkoa da proiektu zehatzago bat egitea, haren ezaugarriak eta baldintzak lantzea, espazioa nola geratuko den landuta (neurriak eta erabilera zehatzak); hala, zehatzago kokatuko ginateke. Proiektu berria, zehatzagoa.
  • Mesfidantza dago orain arte portuak izan duen jarrera feudala dela eta. Portu agintaritzak, haren erabakietan, San Pedroko beharrak kontuan hartu behar ditu.
  • Biziberritzea oso prozesu korapilatsua da, agente batzuen artean egin beharrekoa. Beharrezkoa da herritarrak ere horietako bat izatea, kontuan hartuak izatea eta eraikitze- eta erabakitze-prozesuan modu aktiboan parte hartu ahal izatea.
  • Herritarren batzorde bat sortzea, hainbat diziplina eta ikuspegi dituzten herritarrekin osatua, gaiari jarraipena emateko, eta egiten den proiektuaren jarraipena egiteko, bai udalaren, bai portuaren zein bestelako erakundeen aurrean.

POSIZIONAMENDUAK ETA HORIEN BALORAZIOA

1. PROPOSAMENA 2. PROPOSAMENA 3. PROPOSAMENA
SAN PEDRORAKO ONA IZAN DAITEKE LONJA BAT, ESPAZIO OSOA KONTUAN HARTUTA, ERAIKIN TXIKIAGOA ETA BEREZIA IZANGO DUENA MARTXAN DAGOEN PROIEKTU BAT DENEZ (lekuz aldatzeko zailtasunak), PROIEKTU BERRI BAT EGITEKO AUKERA DUGU, ASKOTARIKO JARDUERAK BILDUKO DITUENA LONJA LEKUZ ALDATZEA (AZTI-BUENAVISTARA)  GUNEA HERRIARENTZAKO IRABAZTEKO
1 2 3 4 5 1 2 3 4 5 1 2 3 4 5
1 2 3 4 5 1 2 3 4 5 1 2 3 4 5
  2 3 4 5 1 2 3 4   1 2   4 5
  2 3   5 1   3 4   1 2     5
    3   5 1   3 4   1 2     5
        5 1     4   1 2     5
        5 1     4           5
        5 1                 5
        5                    
        5                    
        5                    
Beraz, proposamen onartuena lehenengoa da; 5eko eta hirutik gorako puntuazio gehien jaso ditu, eta 1eko eta 2ko gutxien.
Bigarrenak onarpen eskasa du: oso 5 gutxi, 4tik beherako puntu asko, eta 1eko gehien.
Hirugarrena, berriz, proposamen polarizatuena da: 1 eta 2ko, eta 4 eta 5eko balorazioen parekotasun handiena du.