2009ko apirila: San Pedroko Lonjaren eraberritzearen inguruko herritarren parte-hartze prozesuaren hasiera

San Pedroko Lonjaren Berriztatzea

Parte-hartze prozesu berri hau abian jarriko dugu ulertzen dugulako, alde batetik, udalak jarraitu behar duela formulak garatzen Pasaiako estrategia eta proiektuei buruz azterketak egiteko, eztabaidatzeko, proposamenak egiteko eta erabakiak hartzeko beharrezkoa dugun informazioa denon eskura egon dadin, eta bestetik, erabakigunea hemen dagoela, Pasaian, eta denon artean eraikiko dugula.

Ondorengo taulan parte-hartze prozesu honetan lagungarriak izan daitezkeen erakunde ezberdin batzuk egindako hainbat dokumentu zure eskura daude

Oinarri garrantzitsu hau kontuan hartuta abiaraziko dugu parte-hartze prozesu hau: Informazio eta elkarrizketa topagunea. Topaketa hau planteamendu desberdin batetik proposatzen dugu, aldez aurreko jarrera jakinik gabe eta ikasteko ikusmira zabalarekin.

 
  • Pasaiako udalak, San Pedroko lonjaren inguruan, hasierako erabakia hartu du, instalakuntza berri baten aldeko apustua eginez, egungo kokalekua mantenduz, baina bere eduki eta funtzionamenduari buruzko irizpide batzuk zehaztuz. Eta hala egin du gure herria biziberritzeko eraiki behar dugun puzzlearen pieza garrantzitsua izan behar duela ulertzen duelako.
  • Hala ere, jakin badakigu erabakia konprometitua dela, gure herriaren etorkizunerako erabaki garrantzitsua, eta horrexegatik, guztion artean aztertu eta eztabaidatu beharreko erabakia da.
  • Errealitate ezberdinak ezaguturik egin behar dugu hausnarketa, portu, arrantza, merkataritza eta bizitegi jarduerak ikusteko modu desberdinak aintzat harturik. Auzotar eta herritar gisa sentitzen ditugun premiak ezagutu behar ditugu, jarduera horietan sumatzen ditugun zailtasunak eta eragozpenak. Lurralde honek eskaintzen dizkigun aukerak ikertu behar ditugu, eta hartzen ditugun erabakiek ekartzen ahal dizkiguten mehatxuak.
  • Eta hausnarketa horretatik atera beharko ditugu erabakirik egokiena hartzeko balioko diguten ondorioak.

Prozesu honen helburu orokorrak eta zehatzak hauexek dira:

 
  • Pasaiako herritarren artean, inolako bazterketarik egin gabe,  eztabaida, partehartzea eta elkarrekin erabakitzeko kultura garatzea.
  • Pasaian etorkizuneko proiektuak herritarrekin eta haien iritziak kontuan hartuta bideratzea.
  • Elkarrekin -herritarren artean eta baita Udalarekin ere- lan egiteko gunea sortzea.
  • Herritarren parte-hartzea areagotzea guztien (herritar eta Udalaren) erronka izatea eta berau garatzeko konpromiso indibidual eta kolektiboak hartzea.
  • Proiektuari buruzko informazioa eman, eztabaida bideratu eta proposamenak egitea.
  • San Pedroko lonjako erabiltzaileek beraiek egungo egoera nola baloratzen duten ezagutzea.
  • San Pedroko herritarrek lonjaz duten ikuspuntua aztertzea.
  • Udalaren, Portu Agintaritza eta Arrantzaleen Kofradiaren ikuspegitik dauden alternatibak ezagutzea.
  • Egoera horiek kontutan harturik egon daitezkeen kontraesanak edota adostasunak elkarrekin aztertzea jarrera komuna sortzeko helburuarekin.

Informazio eta elkarrizketa prozesu hau garatzeko aintzat hartu ditugun oinarriak hauek dira: malgutasuna, prozesua hezigarria izatea, hizkuntzaren erabilera (euskarari lehentasuna) eta berdintasuna.

Prozesu honetan San Pedron bizi diren pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute eta 4 saiotan banatuko da: lehenengo hiruak informazio, iritzi truke eta eztabaidarako lan-saioak izango dira eta azkenekoa ondorioak ateratzeko eta balorazioa egiteko.
 

1. SAIOA  Lana auzotar taldeetan. Elkar ezagutu eta bakoitzaren jarreraren berri jakin.  Apirilak 4
10 – 12,30
 San Pedro Lizeoa
2. SAIOA  Portuak, Kofradiak eta Udalak daukaten ikuspegia azaltzea. Data aldaketa
 Apirilak 25
10 – 12,30
 Udal Aretoa
3. SAIOA  Lana auzotar taldeetan. Aurreko saioak erkatu.  Apirilak 25
10 – 12,30
 San Pedro Lizeoa
4. SAIOA  Ondorioak ateratzeko eguna, taldean jarrera hartzea eta balioespena.  Maiatzak 9
10 – 12,30
 Udal Aretoa
 

Taldekako lan saioak informazio bera izanik abiatuko dira, eta metodologia eta diseinu berarekin. Hiru lan talde osatuko dira, eta Topaketaren gaiaz parte hartzeko, entzuteko, eztabaidatu eta hizketan egiteko zailtasun berezirik eta desberdintasun larriegirik egon ez dadin. Parte hartzea borondatezkoa izango da. Hauetan parte hartzen duten herritarrak adinaren arabera eta generoaren arabera honela banatuko da:

 
  • 16tik 30 urte bitarteko taldea
  • 31tik 50 urte bitarteko taldea
  • 50 urtetik gorakoen taldea

Aurreikusitako datak hauek dira:

 
  • Apirilaren 4an, taldeak biltzeko deialdi bakarra. Aurkezpena alkateak eta demokrazia parte-hartzaileko zinegotziak egingo dute, eta gero lana egingo du taldeka. Lizeoan egingo da, San Pedron.
  • Apirilaren 18an, Udalak, Portu Agintaritzak eta Kofradiak nork bere jarrerak azalduko dituzte. Aurkezpena eta jarrerak alderatzea.
  • Apirilaren 25ean, taldeka egingo da jarrera-alderaketa. Egun honetan ordezkari batzuk izendatuko dira iritziak azaldu, erkatu eta taldeek beren iritziak zehaztu eta ondorioak ateratzeko.
  • Maiatzaren 7an, talde bakoitzeko kideen bilera.
  • Maiatzaren 9an, talde guztiak batera, balioespena eta ondorioak.
Amaitzeko, azpimarratu nahi dugu gobernu talde honek udal kudeaketan herritarren parte-hartzea sustatzeko duen konpromisoan beste urrats bat dela hau, horretarako informazioa eta iritziak trukatzeko, eztabaidatzeko, proposatzeko eta erabakiak hartzeko guneak sortuz.
Halaber, San Pedroko bizilagunak animatu nahi ditugu prozesu berri honetan parte har dezaten, denontzako oso interesgarria eta aberasgarria izango dela ziur baikaude.