Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/12/31
Zerga ordenantzen aldaketaren hasierako onarpena
Erreklamazioak aurkezteko epea, otsailaren 15a arte
Udalbatzak, 2020ko abenduaren 18an eginiko bilkuran, hasierako onespena eman zion jarraian aipatutako tasak eta zergak arautzen dituen ordenantzaren aldaketari:
08.03 Jabari publikoaren erabilera pribatiboa.
Hartutako erabakia eta horretarako abiarazitako espedientea jendaurrean jartzen dira, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.1 artikuluan xedatutakoarekin bat. Horretarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan iragarkiak jarriko dira eta, era berean, Gipuzkoan gehien irakurtzen diren egunkarietako batean ere argitara emango da, artikulu horren 2. puntuan ezartzen dena betez. Hori guztia, honako arau hauei jarraituz:
- Non dagoen ikusgai: udal honetako Kontu-hartzailetzan.
- Aztertu eta, hala badagokio, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.
- Erreklama dezaketenak: uztailaren 5eko 11/19895 Foru Arauaren 17. artikuluan adierazten direnak.
- Erreklamazioak aurkezteko bulegoa: Udaleko Sarrera Erregistro Nagusia. Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.artikuluan adierazten den lekuetan aurkez daitezke.
- Erreklamazioak jasotzen dituen organoa: Udalbatza.
Erreklamazioak edo iradokizunak egiteko arauzko epea igarota erreklamazio edo iradokizunik jasotzen ez bada, hartutako erabakiak behin betikotzat joko dira, akordio berririk hartzen ibili gabe.
ALDAKETA: 03-JABARI PUBLIKOEN ERABILERA PRIBATIBOA
- Terrazak eta mahaitxoak instalatzeagatiko tasaren hobaria % 25etik % 100era aldatzen da.
- Hobari hori aplikatuko zaio 2020ko maiatzaren 11tik aurrera Udalak terrazak eta mahaitxoak jartzeko baimena ematen duenetik 2020ko abenduaren 31ra bitarteko aldiari.