Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/06/12

Pasaiako gaztetxoek “Zure txakurra, zure ardura” lelopean kaka kanpaina abiatu dute

Barruti bakoitzean topatu dituzten txakur- kakak spray ez-iraunkorrarekin borobildu dituzte


 

Pasaiako 160 gaztetxok, Eskubidean Planaren baitan, “ZURE TXAKURRA, ZURE ARDURA” lelopean kaka kanpaina abiatu dute Pasaiako 4 barrutietan. Ekainaren 11n barruti bakoitzera 45 kidez osaturiko taldeak joan dira, eta, bertako komertzioetan euskarri fisiko pedagogikoak jartzeaz gain, kaleetan topatu dituzten txakur-kakak spray ez-iraunkorrarekin borobildu eta seinalatu dituzte. 

Eskubidean Planak, haurrak eta nerabeak pasaitar aktiboak direla aitortzeaz gain, horiek beraien begiradatik Pasaia hobetzeko proposamenak diseinatzea eta gauzatzea du helburu. Hori horrela, haur eta nerabeak espazio publikoaren erabiltzaile ohikoak dira, eta beraien egunerokoan (gainontzeko herritarrek bezala) txakur jabe batzuen jarrerak eragina du, zehazki, batzuek txakurrak bere behar fisiologikoak egitean ez dutelako kaka jasotzen. Horren aurrean txakurraren ardura hartzeko eskaera egin nahi dute kanpainaren bidez. 

Ekintza gauzatu ondoren antolatzaileek Pasaiako kaleetan kakaren gaiari loturik dagoen egoera tamalgarria eta lotsagarria dela adierazi dute, eta ekintza egiten ari zirenean herritarrek ere gauza bera adierazi dietela aipatu dute. Bizilagunen partetik txakur-kaken gaiarekiko haserrea agerikoa dela ondorioztatu dute. 

Kanpaina honen bidez, errua norena den zehaztea baino, txakurraren hondakinak jasotzen ez dituzten jabeei ardura eskatzen zaie.