Argitaratze-data: 2022/11/14
Zuhaitz mozketa San Pedroko Esnabide kalean
Azaroaren 14an

Lonjako lanak direla eta, astelehenean, hilak 14, goizeko 8:00etatik aurrera, Nabarra Boua eta San Pedroko biribilgunearen artean dauden zuhaitzak moztuko dira lonjatik gertuen dagoen espaloian.
Segurtasun-arrazoiak direla eta, beharrezkoa da zirkulazio-errei bat ixtea. Horren ondorioz, ibilgailuak txandaka pasako dira, eta galtzadan oinezkoentzako pasabide bat egokituko da.
Era berean, Esnabiden, lonjatik hurbilen dagoen aldean, aparkatuta dauden ibilgailu guztiak kendu beharko dira, Nabarra Bouatik Biribilguneraino.
Zuen segurtasunagatik, jarrai itzazue argibideak eta seinaleak.