Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/12/23
Zorionak Pasaia!
Aurtengoa pixka bat desberdina izango da eta Gabonetako magia egokitu beharra dago; Pasaian ere bai.
Urte desberdin honetan, ezin izango da kabalgatarik egin, ikusi eta haiei gure desioz betetako gutunak eskura eman ahal izateko.
Baina ez zaitezte kezkatu!!!!
Olentzero eta Mari Domingi ez dira faltako 24ko gau magikoan; hala jakinarazi digute. Eta Ekialdeko Magoak ere ez dira faltako urtarrilaren 5eko gauean, Pasaiako etxeetan opariak banatzeko.
Jakinarazi digute Pasaiako haurren eskaerak urtero bezala prestatzen ari direla. Beraz, lasai egon zaitezkete. Gure kaleetan zaldiz ibiltzerik ez badute ere, aurten ere neska eta mutilok, denok ohera!!!!
Aurten kontu handiz ibili behar da: haurrek oso ondo egin duzue, oso ondo portatu zarete eta horrela jarraitu behar duzue, kontu handiz eta arretaz.
Bideo hau bidali digute zuei guztioi helaraz diezazuegun.