Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/08/05

Zirkulazioa mozteko oharra abuztuaren 8tik aurrera Hamarretxeta eta Gelasio Aranburu kaleen arteko bidegurutzean (Gure Zumardia 5-11)

Abuztuaren 8ko 8:00etatik abuztuaren 12ko 19:00etara.

Pasaiako Udalak jakinarazi du topoa lurperatzeko lanak egiten ari den enpresak Hamarretxea eta Gure Zumardia (5-11) kaleen arteko bidegurutzean ibilgailuentzako trafikoa itxi beharra izango duela, telekomunikazioen kanalizazioak desbideratzearekin lotutako lanak egin behar baitira.  

Hori dela-eta, kale hori itxi egingo da ibilgailuentzat, abuztuaren 8ko (astelehena) 8:00etatik abuztuaren 12ko (ostirala) 19:00etara, azken horretan aurreikusita baitago lanak amaitzea.

Horregatik, ibilgailuen zirkulaziorako beste aukera bat antolatuko da lanek irauten duten bitartean, eta honako hau izango da:

    • Hamarretxeta kaletik Gure Zumardia 5-11rako sarbidea ibilgailuentzat itxita egongo da, eta oinezkoen joan-etorria baimenduko da.
    • Gure Zumardiaren 5-11 zatia bi noranzkoa izango da, Gelasio Aranburu kaletik garajeetara sartzen direnentzat bakarrik.
    • Gelasio Aranburu kaletik Nafarroa etorbiderantz doan bide osoa noranzko bakarrekoa izango da.

Gidariei behin-behineko seinaleak errespetatzeko eskatzen zaie.

Informazio eta larrialdietarako telefonoa honako hau da:

PASAIAKO UDALTZAINGOA 943.004300

Barkatu eragozpenengatik.