Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/08/12
Zirkulazioa mozteko oharra abuztuaren 16tik aurrera Hamarretxeta eta Gelasio Aranburu kaleen arteko bidegurutzean (Gure Zumardia 21-25)
Abuztuaren 16ko 8:00etatik abuztuaren 26ko 19:00etara.
Pasaiako Udalak jakinarazi du topoa lurperatzeko lanak egiten ari den enpresak Hamarretxea eta Gure Zumardia (21-25) kaleen arteko bidegurutzean ibilgailuentzako trafikoa itxi beharra izango duela, telekomunikazioen kanalizazioak desbideratzearekin lotutako lanak egin behar baitira.
Hori dela-eta, kale hori itxi egingo da ibilgailuentzat, abuztuaren 16ko (asteartea) 8:00etatik abuztuaren 26ko (ostirala) 19:00etara, azken horretan aurreikusita baitago lanak amaitzea.
Horregatik, ibilgailuen zirkulaziorako beste aukera bat antolatuko da lanek irauten duten bitartean, eta honako hau izango da:
• Hamarretxeta kaletik Gure Zumardia 21-25erako sarbidea ibilgailuentzat itxita egongo da, eta oinezkoen joan-etorria baimenduko da.
• Gure Zumardiaren 21-25 zatia bi noranzkoa izango da, Gelasio Aranburu kaletik garajera eta zamalanak egitera sartzen direnentzat bakarrik.
• Gure Zumardiaren 21-25 tartean azokaren fatxadaren kontra aparkatutako ibilgailuak hilaren 16an, asteartea, 08:00etan kendu beharko dira.
• Gelasio Aranburu kaletik Nafarroa etorbiderantz doan bide osoa noranzko bakarrekoa izango da.
Gidariei behin-behineko seinaleak errespetatzeko eskatzen zaie.
Informazio eta larrialdietarako telefonoa honako hau da:
PASAIAKO UDALTZAINGOA 943.004300
Barkatu eragozpenengatik.