Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/07/24
Zinema Kalean egitasmoa, aurrera
OHARRA: Bidasoa filmaren emanaldia irailaren 20an izango da
Zinema Kalean egitasmoari hasiera eman zitzaion uztailaren 18an. Eguraldia lagun, lehen egun horretan "Erlauntza" filma ikusteko aukera izan zuten gazte pasaitarrek Antxoko Biteri plazan.
Egitasmo hau Bokalek herriko gazte taldeekin duen elkargunetik jaio da; zehazkiago, Pasai Antxoko Papineko Gazteriak eta Topaguneak, eta Pasai Donibaneko Erreka gazte elkarteek lau zinema-saio antolatu dituzte uda honetarako. Egitasmoaren arrakasta eta interesa ikusita, San Pedroko Trapaia taldeko gazteek ere beren barrutian film baten emanaldia antolatu dute: "¡Aupa Etxebeste!"
Elkargune horretatik abiatzen diren ekimen guztiek, forma bateko ala besteko izan (musika, antzerkia, bakarrizketak, zinema...), helburu berbera dute: Pasaiako gazteen artean aisialdi euskalduna sustatzea.
Xede horrekin bat eginez, honakoa da 2024ko Zinema Kalean egitasmorako egitaraua:
- Erlauntza - Uztailaren 18an, 22:00etan, Pasai Antxoko Biteri plazan.
- Karpeta urdinak - Abuztuaren 9an, 22:00etan, Pasai Donibaneko Santiago plazan.
- Nora - Abuztuaren 22an, 22:00etan, Pasai Antxoko Biteri plazan.
- Aupa Etxebeste! - Abuztuaren 30ean, 22:00etan, Pasai San Pedroko Proisan.
- Bidasoa -
Irailaren 19an, 22:00etan, Pasai Antxoko Biteri plazan. KASU!! DATA ALDAKETA: Bidasoa filmaren emanaldia IRAILAREN 20an izango da.
Animatu eta zatozte euskarazko zinemaz gozatzera!