Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/02/04
Zinema Txikiaren beste emanaldi bat asteburuan Donibanen
Nimona filma proiektatuko da otsailaren 7an 17:00etan
Pasaiako Zinema Txikiaren egitasmoaren barruan Nimona pelikula emango da otsailaren 7an, larunbata, 17:00etan Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Sarrerak Bibe.me plataforman erreserbatu behar dira aurretik.
Gogorarazten da aretoan ezin dela ez janaririk ez edaririk sartu, eta are gutxiago lurrera bota.
Motoraz joateko zerbitzua eskainiko da; horretarako, Trintxerpeko ontziralekuan izan beharko dira interesdunak 16:30ean. Trintxerpetik atera ostean, San Pedrotik ere pasako da motora.







