Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/03/17

Zinema txikia haurrentzat: Paperezko hegazkinak

Martxoaren 25ean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, arratsaldeko 17:30etan

Martxoaren 18rako aurreikusia zegoen emanaldia martxoaren 25ean izango da.

OHAR OROKORRAK

  • Emanaldia Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da.
  • Sarrerak erreserbatzeko aukera hurrengo astean izango da.

ARAUAK

  • Kultur aretoetan jartzen diren informazio-karteletan jasotako argibideak bete behar dira.
  • Aretoan ezin da ez janaririk eta ez edaririk sartu.
  • Segurtasun neurriak direla-eta, aforoa betetzen denean, ez da inor gehiago sartuko.
  • Haurrek arduradun batekin joan beharko dute, baina, haurrei zuzendutako ekintzak direnez, mesedez, lehentasuna beraiei eman.
  • Saioek 90 minutu inguru iraungo dute gehienez. Beraz, saioa bukatzean, irteeran egotea komeni da haurrak jasotzeko.
  • Zuen seme/alaba txikiegia bada, eta saioa ez duela jarraituko uste baduzue, mesedez ez ekarri. Iritsiko zaio emanaldiak ikusteko garaia.

PROIEKTUAK JARRAI DEZAN ARAUAK BETETZEA ESKERTUKO GENIZUEKE