Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/11/03

Zinema txikia haurrentzat: MR. LINK

Azaroaren 7an Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, arratsaldeko 17:30etan

OHAR OROKORRAK

ARAUAK

  • Inolaz ere ez da kultur aretora joan behar COVID-19arekin zerikusia duen sintomaren bat izanez gero.
  • Pertsonen artean segurtasun-tartea mantenduko da.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
  • Sartzean, eskuak garbitu behar dira.
  • Horretarako, gel hidroalkoholikoa izango da aretoaren sarreran.
  • Kultur aretoetan jartzen diren informazio karteletan jasotako argibideak bete behar dira.
  • Aretoan ezin da ez janaririk eta ez edaririk sartu.
  • Segurtasun neurriak direla-eta, aforoa betetzen denean, ez da inor gehiago sartuko.
  • Haurrek arduradun batekin joan beharko dute, baina, haurrei zuzendutako ekintzak direnez, mesedez, lehentasuna beraiei eman.
  • Saioek 90 minutu inguru iraungo dute gehienez. Beraz, saioa bukatzean, irteeran egotea komeni da haurrak jasotzeko.
  • Zuen seme/alaba txikiegia bada, eta saioa ez duela jarraituko uste baduzue, mesedez ez ekarri. Iritsiko zaio emanaldiak ikusteko garaia.

PROIEKTUAK JARRAI DEZAN ARAUAK BETETZEA ESKERTUKO GENIZUEKE

Ikasturteko programazio osoa.