Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/11/26

Euskararen Eguna ospatzeko, Zinema Txikia

Azaroaren 30ean Antxon eta Trintxerpen

Euskararen Eguna ospatzeko plan bikaina izango dute asteburu honetan Pasaiako haurrek.

Izan ere, Zinema Txikiko bi emanaldi antolatu dira herrian larunbatean, azaroaren 30ean.

Filmak 17:30ean hasiko dira eta sarrera doakoa bada ere, gonbidapenak hartu beharko dira aldez aurretik.

Antxon

Alde batetik, Antxoko Kultur Etxean Nimona filma proiektatuko da. Sarrerak hemen

Sinopsia:

Erdi Aroko mundu futurista batean, Ballister zaldunari egin ez duen krimen bat leporatzen diote, eta bere errugabetasuna frogatzen lagun diezaiokeen pertsona bakarra Nimona da, nerabe bihurri bat...

Trintxerpen

Bestetik, Trintxerpeko Udal Aretoan beste pelikula bat ikusteko aukera izango dute haurrek: Nobitaren dinosauro berria. Sarrerak hemen.

Sinopsia:

Doraemon eta Nobita Kretazeorako bidaia batean murgiltzen dira, non dinosauroen uharte misteriotsu batean abentura handi bat biziko duten.